Aiaraldeako ehun industriala bultzatzeko helburuarekin Amurrio Bideanek Mondragon Unibertsitatearekin batera enpresa ezberdinetako buruei zuzendutako ikastaroa eman du. Gainera, enpresetan energia aurrezteko xedearekin lantalde bat sortuko du eta ikastaroak eskainiko ditu.
Kudeatze Industriala Mondragon Unibertsitateak emandako kurtsoa da eta bertan Aiaraldeako bost enpresatako 20 buruk parte hartu dute. Kurtsoa urrian hasi zen eta diplomak Amurrioko Erreforreko areto nagusian banatuko dira maiatzaren 14ean.
Ikastaroa zonaldeko enpresen garapena bultzatzeko egin zuten eta Aiala Vidrio, Guardian, Gometegui tailerrak, Tubacex eta Tubos Reunidos enpresetako buruek parte hartu dute. Heziketa pilotu honek izan duen arrakasta dela eta Amurrio Bideanek Produkzio Zuzendaritzan Masterra egiteko aukera dagoela eta hurrengo urrian beste ikastaro bat egingo dela adierazi du.
Energia aurrezteko lantaldea
Bestalde, Amurrio Bideanek enpresa industrialek energia aurreztu dezaten proiektua egingo du. Enpresa ezberdinak bilduko dituen lantalde bat sortuko da eta langabetuei, autonomoei eta langileei zuzendutako ikastaro batzuk eta besteak egingo dira. Lehenengo ikastaroa ekainean izango da eta kudeaketa energetikoari buruz izango da.
Proiektua maiatzaren erdialdean hasiko da eta sesio ezberdinak izan ondoren, teknikariek enpresak bisitatuko dituzte eta energia aurreztearen inguruko txostena egingo dute. Lantaldean parte hartzeko empresa@amurriobidean.org helbidera idatzi edota 945891721 telefonora deitu daiteke.