Tailerra Gasteizko Manuel Iradier Afrikanisten Elkarteak antolatu du. Maiatzaren 15ean izango da, arratsaldeko 18:00etan, eta bi orduko iraupena izango du. Publiko guztiari irekita dago eta sarrera doakoa da.
Tailerraren gidaria Gorsy Edú artista, aktore eta perkusionista ekuatore-ginearra izango da. Besteak beste, Querida Bamako eta La causa de Kripan filmeetan aritutakoa da. Gorsy Edurekin batera, hitzaren zentzu sakona, naturaren behaketa desinteresatua, denbora eta naturaren arteko ezberdintasuna eta antzeko kontzeptuak Afrikako ikuspegitik jorratzeko aukera izango da.
Manuel Iradier Afrikanisten Elkarteak kooperazio proiektuak ditu Benin, Ekuatore Ginean eta Kongon. Tailerraren ekimena "Elat Meyong: herrien arteko elkartasuna" izeneko programaren baitakoa da eta Arabako Foru Aldundiak babesten du.