Maiatzaren 16an martxan jarriko da Amurrioko Juan de Urrutia plazan II. Truke Azoka. Bertan liburuak, jostailuak, CDak eta DVDak aldatu egin ahal izango dituzte baina, horretarako Amurrioko Udalean (9:00-14:00) edo Liburutegian (10:00-14:00 eta 17:00-20:00) utzi beharko dituzte maiatzaren 9tik 15era. Bakoitzak, gehienez hiru objektu aurkeztu ahal izango ditu eta bono bat emango zaie egun horretan beste objektu bategatik aldatzeko.
Truke azoka hau ez da egoera txarrean dauden objektuak aldatzeko egiten eta horregatik garrantzitsua da gauzak garbi eta egoera onean aurkeztea. II. Truke Azoka honekin herritarren ohiturak aldatzea nahi dute eta horregatik birziklatzeko aukera modu bat ematen diete eta bestalde duin bihurtu nahi dute bigarren eskuko gauzen trukea.
Era berean, egitarau berezi bat antolatu dute. 17:30etatik 20:00etara objektuen trukea izango da, baita egurrezko jostailu erraldoiena eta 19:30etan bidezko merkataritzaren txokolatada.