Herritarrek San Anton Armuru plazan egingo den proiektuaren inguruan iritzia eman ahal izango dute maiatzaren 14an San Anton bertan eta 15ean eta 16an Kultur Etxean.
Lehenengo fase batean 65 proiektu aurkeztu dira eta apirilaren 14an epaimahaiaren bidez bost proposamen aukeratu dira.
Egun, San Anton plazaren zati bat besterik ez dago estalita eta ondorioz, ez ditu gutxiengo baldintzak betetzen erabilpen ezberdinak izateko.
Hori dela eta, Udalak 2014 eta 2015 urteetan plazan estaldura jartzeko finantziazioa lortu du eta obrak hasi baino lehen ideia lehiaketa abian jarri du.
Guztira, 65 ideia izan dira eta “gehienak dagoen eraikuntza botatzea proposatzen dute”, dio Udalak. Horietatik bost aukeratu dira eta herritarrek euren iritzia eman ahal izango dute maiatzean zehar aipatutako hiru egunetan.