Hauspoa Kultur Guneak ateak itxi ditu

Txabi Alvarado Bañares 2014ko api. 22a, 07:55

Hauspoa Kultur Gunearen ibilbidea bukatu egin da. Hala jakinarazi dute elkarteko kideek ohar baten bidez. Hauspoa Kultur Gunea Amurrioko lokal batean zegoen, baina lokal hori itxi egin behar izan dute elkarteko kideek eta, hala, 2012an hasitako proiektuari bukaera eman diote.

Hauspoa Kultur Gunearen ibilbidea bukatu egin da. Hala jakinarazi dute elkarteko kideek ohar baten bidez. Hauspoa Kultur Gunea Amurrioko lokal batean zegoen, baina lokal hori itxi egin behar izan dute elkarteko kideek eta, hala, 2012an hasitako proiektuari bukaera eman diote.

Indar eta diru falta da Hauspoa ixtearen arrazoi nagusia, elkarteko kideen esanetan. “Hainbat  zailtasun izan ditugu eta zailtasun horiek gainditu ezinik genbiltzanez proiektuari bukaera ematea erabaki dugu”, azaldu dute.

Hala ere, Hauspoa proiektuaren baitako hainbat egitasmo mantenduko direla jakinarazi dute. Sasien Sehaska banaketa kolektiboa, adibidez, funtzionatzen jarraituko du, eta Amurrioko Lokalean zeuden artxibo eta liburutegia Laudioko Orbeko Etxean egongo dira hemendik aurrera.

Bi urteko ibilbidea

2011ko abenduan sortu zen Hauspoa elkartea, Aiaraldeko jendartearentzako topagune moduan. Garai hartan Amurrioko Dionisio Aldama kaleko 5. zenbakian zuen elkarteak lokala, eta liburutegia, objektuen trukerako txokoa eta beste zenbait egitasmo topatu ahal ziren bertan. Handik urte batera elkartea Aiala etorbideko lokal berri batera mugitu zen eta orduz geroztik bertan egon da.

Makina bat hitzaldi, proiekzio, eta eztabaida antolatu dituzte elkarteko kideek 2011tik hona. 2012Ko maiatzean osasunaren autogestioaren inguruko jardunaldiak antolatu zituzten, eta urte bereko ekainean Hauspokada jaialdia antolatu zuten Etxaurren ikastolan. Memoria historiakoari buruzko pare bat jardunaldi ere antolatu dituzte; baina dinamika iraunkorragoak ere jarri dituzte abian: gurasoen topaleku izateko helburuarekin sortutako heziketa taldea, esaterako. Aiaraldeko Greba Plataforman ere aktiboki hartu dute parte elkarteko kideek.   

 https://vimeo.com/92585209

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide