Larunbatean ustezko bi lapur harrapatu ditu Ertzaintzak Amurrion, arratsaldeko 13:50ean. Dei batek salatu zuen bi pertsona sartu zirela autoak desegiteko leku batean.
Salaketaren berri jaso bezain laster patruila bat bertaratu zen industrialdean dagoen negoziora eta bi gizon ikusi zituen. Antza lapurrek burdin sare bat eta ate bat bortxatu zuten. Segurtasun Sailak zabaldu duen oharraren arabera bi pertsona horiek autoen piezak lapurtzen zeuden.
Poliziaren presentziaz jabetu zirenean ustezko lapurrek ihes egiten zuten baina ez zuten atxiloketa saihestu. Bestalde, autoak desegiteko lekuan ertzainek tresnez beteriko poltsa topatu zuten. Poliziaren iritziz akusatuek ezkutatu zuten.
Atxilotuek 34 eta 21 urte dituzte eta prozesu judizialari aurre egin beharko diote.