Literatura topaketa egingo dute Maiatzaren 8an

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo 2014ko api. 20a, 11:44

"Hileko lehen ostegunak" izeneko taldeak antolatu du ekimena. Amurrioko hogeitamar literaturazale inguru biltzen dira talde horretan eta urtero topaketa ireki hori prestatzen dute Liburuaren Eguna hurbiltzen denean. Bosgarren edizioa izango da aurten. 

Amurrioko Kultura Etxean izango da hitzordua, maiatzaren 8an, osteguna, arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Bertan testu ederrak irakurri, errezitatu edo besterik gabe entzun ahal izango dira. Sarrera librea eta dohainik da. 

"Hileko lehen ostegunak" izeneko taldeak antolatu du ekimena. Amurrioko hogeitamar literaturazale inguru biltzen dira talde horretan eta urtero topaketa ireki hori prestatzen dute Liburuaren Eguna hurbiltzen denean. Bosgarren edizioa izango da aurten. 

Amurrioko Kultura Etxean izango da hitzordua, maiatzaren 8an, osteguna, arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Bertan testu ederrak irakurri, errezitatu edo besterik gabe entzun ahal izango dira. Sarrera librea eta dohainik da. 

Testu proposamenak literaturatopaketa@gmail.com helbidera 

Egun horretan irakurriko diren testuen aukeraketa, amurriar literaturazale guztien artean egin nahi dute antolatzaileek. Horregatik literaturatopaketa@gmail.com helbidea sortu dute edonork bere testu proposamena bidali dezan. Gaia librea da, norberarengan zirrara berezia sortarazi duen testu zati bat edo poema esanguratsu bat izan daiteke. Testua aukeratzeko arrazoiak azaldu daitezke edo besterik gabe era anonimoan bidali. Testu propioa ere proposa daiteke. Irakurketa norberak egin dezake edo ekitaldian izango den errezitatzailearen esku utzi bestela.

Liburu trukea

"Hileko lehen ostegunak" taldeak liburu fondo bat osatu du azken urteotan eta hurbiltzen diren literaturazaleen esku jarriko du Maiatzaren 8an. Jadanik irakurrita dituzten liburuak ekarri eta trukea egiteko deia zabaldu nahi diete herritarrei. 

Hileko lehen ostegunero liburu artean 

Talde antolatzailea hileko lehen ostegunero biltzen da Kultura Etxean gustu literarioak partekatzeko asmotan. Hilero taldekide bat arduratzen da saioa prestatzeaz, betiere literatura ardatza izanik. Urtero "La Gatera" izeneko barne aldizkaria argitaratu ohi dute taldekide desberdinen ekarpenekin, ekaina aldean izaten da hori. Talde irekia da, literaturazale guztiei irekita dagoena. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide