150 ume eta gazte bildu zituen errugbi topaketak

Aimar Gutierrez Bidarte 2014ko api. 18a, 11:30

150 ume eta gazte inguru bertaratu ziren iragan larunbatean Amurrioko Reforrreko zelaietan errugbian aritzera. Nerbioi Rugby Taldeak antolatu zuen topaketa, eta taldeko kideek baikorki baloratu zuten ekimena. 

150 ume eta gazte inguru bertaratu ziren iragan larunbatean Amurrioko Reforrreko zelaietan errugbian aritzera. Nerbioi Rugby Taldeak antolatu zuen topaketa, eta taldeko kideek baikorki baloratu zuten ekimena. 

Nerbioi Rugby taldea: Barbaroen kirola, ume eta gazteek jokatua

“Zaldunek jokatzen duten barbaroen kirola”. Hori da errugbiari ematen zaion definizioa. Amurrion, baina, definizio
hori moldatu egin behar da: “Ume eta gazteek jokatzen duten barbaroen kirola”. Nerboi Rugby taldeak kirol horren
filosofia transmititu nahi die taldearen entrenamenduetara bertaratzen diren haur eta gazteei, euskaraz.

Amurrioko Refor-a herriko futbolaren erreferente den lekua bada ere azken urteetan kirol berri bat hasi da indarra hartzen, errugbia.
Guztiz egokia ez den instalazio batean eta futbolaren itzal luzearen azpian bada ere, geroz eta jende gehiago doa gerturatzen eskualdean
hain ezezaguna den kirol honetara. Ilusioa eta aurrera jarraitzeko grina ez zaie falta Nerbioi Errugbi Taldeko kideei eta entrenamendu
orotan jartzen duten grina ikusita etorkizun oparoa duen kirola dela dirudi.

Nerbioi Errugbi Elkartea duela hiru urte sortu zen, errugbizale batzuen eskutik. Lagun talde horrek errugbiak transmititzen duen filosofia eskualdera hedatzeko grina izan zuen beti, haiek bezala beste askok kirol honetaz disfruta zezaten.

Behingoz errugbi taldea sortzera animatu zirenean beldurra zen nagusi, ez zuten haien deialdiak jende asko erakarriko zuenik espero.
10 bat gazte bildu ziren lehenengo entrenamendu haietara, entrenatzaile talde bihurtu berri zen lagun taldea pozik, espero baino gazte gehiago batzea lortu baitzuten.

Gaur egun 25 gaztetxo dira, sub-8 eta sub-14 kategoria bitartekoak.Larunbatero entrenatzen dute Refor-eko futbol zelai zahar batean inprobisaturiko errugbi ate biren artean, hala ere momentuz daukaten apurrarekin konformatzen dira. Nagusiagoek -Sub 14 kategoriako jokalariak- asteazkenetan ere entrenatzen dute. Izan ere, hauek liga
batean parte hartzen dute eta horrek exijentzia maila altuagoa eskatzen du.

Geroz eta gehiago
Euskal Herrian geroz eta ezagunagoa den kirola da errugbia. Esan bezala, Bizkaian daude talde indartsuenak, Getxo eta Gernika adibidez, bai eta azken aldian asko indartu diren Durango eta Elorrioko taldeak. Amurrioko errugbi taldeko gaztetxoenek Bizkaiko taldeekin jokatzen dute liga, Santanderreko bi talde eta Logroñoko beste talde batekin batera. Sub 14 kategoriako gazteek, ordea, jokalari falta dela medio Gernikakoekin batera jolasten dituzte partidak.

Jokoaren filosofia
Nerbioi Errugbi Elkarteko helburua, ordea, ez da errugbi talde guztien gainetik gailenduko den talde lehiakor eta menperagaitz bat osatzea,
haurrei errugbiaren filosofia irakastea baizik, hots, errugbi eskola bat osatzea; errugbia kontaktu handiko kirola bada ere kiroltasun eta diziplina handiko jarduna baita.Haurrek hasiera-hasieratik ikasten dute zelaian nola egon behar diren, aurkariak zein arbitroa nola tratatu behar dituzten bai eta laguntasuna zein garrantzitsua den ere. Errugbian garrantzi gutxi dauka oso azkarra izateak, “2 aurkari saihestea lor dezakezu baina aurrean 15 aurkari saihestu behar dituzunean kide bat alboan izatea zein garrantzitsua den baloratu egiten da”, azaldu du Jonek.

Talde lana asko lantzen du errugbiak: “Baina horren gainetik errespetua dago eta hori oso barneratuta daukate jokalariek;beti egongo da norbait garbi jokatzen ez duena baina kasu horretan taldeak berak esango dio jokalari horri kirolez okertu egin dela, garbitasunez jokatzea funtsezkoa baita”. Ingalaterran errugbia zintzoek jolastutako zitalen kirola dela diote.

Errealitateak men egiten dio esaldi horri. Izan ere, normalean errugbi partida bat 40 minutuko bi zatitan banatzen da, baina kirol honen zintzotasuna jarraituz bada 3. denbora deritzon azken zati bat non bi aurkariak bildu eta elkarrekin partidaren nondik norakoak komentatzen dituzten janari zein edari artean. Talde amurrioarrak ere errugbiaren tradizio hau jarraitu eta “3. denborak” antolatzen ditu bere aurkariekin batera, bai eta hainbat entrenamenduren ostean ere.

Aurreiritzi askoren azpian adiskidetasuna eta errespetua oinarri dituen kirol garbi bat dago, taldeen arteko lehiak gailendu eta edonorentzat tokia daukan kirola baita, “probatu nahi duen edonork gerturatzea baino ez du. Errugbiaren ateak zabalik daude, beti egon diren bezala”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide