San Jose auzokoek, maiatzaren lehenaren goizeko hamarretan botako dute txupina hiru egun iraungo duten jaiei hasiera emateko. Egunean zehar ekintza ezberdinak egongo dira, kalejira, futbito txapelketa finala edo suziriak besteak beste, baita Joselu Anayak-ren berbena giroa animatzeko.
Maiatzaren 2an, ostirala, jarduerak arratsaldean hasiko dira txokolate, jolasak, buruhandiak, margoak eta barraketarako fitxekin eta ostean Amurrioko Dantza Eskolaren emanaldia emango du. Gauean berriz, Tximeletaren eskutik erromeria egongo da.
Azken egunean, larunbatean, musika izango da protagonista. Arratsaldean tute eta briska txapelketa egongo da, eta ondoren luncha. Geroago, haurrentzako diskoteka egongo da eta 21:00etatik aurrera kontzertuak hasiko dira. Lehenengoak, Perdido entre ilusiones eta Atasco izango dira, jarraian Reincidentes eta amaitzeko Trikizio erromerian.