Joan den apirilak 8 Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren Aurrerapena onartu zuen Udalak osoko bilkuran EAJ, PSEren botoekin eta EH Bilduren boto kritikoarekin -hau da, EAko abstentzioarekin-. Aurrerapen fase horretan jasotako proposamenak erantzuten ari direla dio Udalak. Guk bai Plataformak aldiz, erantzunik ez dutela jaso dio.
HAPN berria herritarren esku egon da eta hainbat eztabaida ireki egin dira. Guztira, 49 proposamen egon dira eta momentu honetan hauek erantzuten ari dela dio Udalak. Hauetako batzuk Plan Orokorrean txertatu dira, beste batzuk aztertzen ari dira eta beste zenbait aldiz, baztertu dira legeria dela eta.
Onartutako Aurrerapenean herrian 10 edo 15 urtetan eraikiko diren etxebizitzak, errepideak eta berritzeak agertzen dira. Azkena onartu ondoren, Planak bildu behar dituen xehetasunak definitu, herritarren artean adostu eta behin betiko onarpena egin beharko da. “HAPNa legegintzaldi hau bukatu baino lehen burutzea guztatuko litzaiguke”, dio Javier Bitorika Lurraldeko Politika Batzordearen Lehendakariak.
Guk Bai plataformaren iritzia
Guk bai herritar parte-hartze plataformaren ustez Udalak ez die auzokideen proposamenei erantzun. Haien ustez, proposamenak egin zituzten herritar gehienek ez dute erantzunik jaso, “Udalak beste behin herritarron iritziari muxin egiten dio”, salatzen du plataformak.
Hala, interesdunei dei egiten die etorkizunean oraindik irekita egongo den HAPNaren garapenean parte har dezaten, izan ere, planean zeuden zenbait orube landa lurrak bihurtuko dituzte, adibidez.