"Lehenengo filma luzea egiteko istorio sendo bat behar nuen"

Txabi Alvarado Bañares 2014ko api. 14a, 10:05

LUIS VIL (Amurrio, 1970) zinemagile eta musikaria da. Hainbat filma labur grabatu ditu, eta bere lehen filma luzean murgildua dago orain, Escisión izenekoa.

Zein izango da Escisión filmaren argumentua? Ze motatako pelikula izango da?

LUIS VIL (Amurrio, 1970) zinemagile eta musikaria da. Hainbat filma labur grabatu ditu, eta bere lehen filma luzean murgildua dago orain, Escisión izenekoa.

Zein izango da Escisión filmaren argumentua? Ze motatako pelikula izango da?

Pelikula dramatiko eta psikologiko bat izango da, zeinetan gatazka nagusia erru-sentimenduak bultzatuko duen. Bikotekidearekin bizi den 35 urteko gizon bat izango da protagonista. Bikote erlazioak okerrera egingo du, gizonaren jokaeragatik. Ezagutzen ez duen trauma emozional moduko batetik eratorritako jokaera izango da, amesgaizto eta fobien bidez azaleratzen dena eta bizitza normal bat izatea galarazten diona. Aita izango da pieza gakoa protagonistaren traumaren jatorrira iristeko.

Zer ezberdintasun daude filma labur bat eta filma luze bat egitearen artean?

Denbora, funtsean. Filma luze bat egiteak lan-denboran are esfortzu handiagoa egitea dakar. Beti pentsatu izan dut filma luze bat egiteko istorio sendo bat behar nuela izan, metrajean luzatzeko eta ikuslea tentsio-aukera emango lukeen istorio bat, eta Escisiónek horretarako aukera ematen dit. Filma labur batean gertatzen denaren kontrara, filma luze batean dena konplexuago bilakatzen da. Lokalizazio gehiago, aktore gehiago, grabatzeko denbora gehiago... eta abar.

Zein fasetan dago proiektua?

Lau hilabete daramatzat gidoia idazten. Esan daiteke lehen bertsioa bukatua dagoela jada, pausatze eta biribiltze prozesuan. Momentu honetan castingean nabil lanean, eta lokalizazioak bilatzen. Hori dena zehaztua dagoenean storyboardean murgilduko naiz, enkoadraketekin, argiztapenarekin... casting-aren harira, protagonista gehienak hautatuak daude jada (beste kasu batzuetan egon ez diren bezala).

Filma honetan antzezpenean gehiago trebatutako aktoreekin arituko naiz, grabaketari begira lana txikitzeko. Aktore trebatuekin lan egiteak orain arte filma laburretan egin dudan lan horretaz guztiaz libratzeko balioko dit. Film laburretan kamara baten aurrean inoiz jarri gabeko aktoreak baliatu izan ditudanez, zuzendu baino lehen irakatsi egin behar nien.

Nola finantzatuko duzu proiektua?

Halako proiektu bat finantzatzeak industriaren munduan zuzenean murgiltzea dakar. Mundu horrek nire proiektuak aurrera eramateko askatasuna mugatuko luke, koilara askotatik jan eta dinamika burokratiko batean sartu beharko nintzatekeelako. Gaur egun badaude teknologia eta baliabide haina independentzia osoaren alde egiten dugunon eskura. Alternatiboa dena bere zentsu gorenean hartuta, egile artisauaren estilo hutsean lan egitea.

 Ez naiz nire lanak industriaren munduari uko eginda egin ahal izateaz harropuzten. Printzipio kontua da soilik, hautu pertsonal bat, nire gauzak egiteko modua erabakitzeko orduan mugarik ez izateko, ezek ez inork baldintzatu gabe.

 Beste alde batetik, internetek, sare sozialek eta zineak fenomeno horiekiko izaten ari den moldaketak irteera duina baino duinagoa izateko aukera ematen diote kultura alternatiboari, ohiko mass media, ekoizle eta banatzaileen aurrean.

Noiz ikusi ahal izango da filma?

Grabaketa negurako dago aurre ikusia, urtearen bukaerarako. Funtsezko bi arrazoi daude horretarako. Lehena, aurre produkzio guztia, entseguak eta abar egiteko denbora izatea. Kontuan hartu behar da profesional lantalde batek egiten duen lana nik bakarrik egin behar dudala, ezagunen eta inguruko jendearen laguntzarekin.

 Bigarren arrazoia Escisión filmak estetika hotz eta gris baten beharra duela da, neguko argiak soilik eman dezakeen estetika bat.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide