Guk Bai plataformak Udalaren jarrera salatu du lonjen araudi berriaren harira

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin 2014ko api. 10a, 12:01

Guk Baik, Amurrioko herritar partehartze plataformak, udalaren jarrera salatu berri du lonjen inguruko araudi berria kaleratzeko momentuan izan duen jarrera dela eta. Euren esanetan Josune Irabien alkateak gidaturiko udal gobernuak ez du araudi berri hau eragile sozialekin kontsentsuatu ez eta eragileon alegazioak kontuan hartu ere. Gogora dezagun duela zenbait hilabete Amurrioko Udalak eztabaida prozesu bat ireki zuela lonjen jabeen, bizilagunen eta herriko gazteen artean gazte-lokalen inguruko araudi bat adosteko.

Bestalde Guk Bai plataformak, prentsa ohar baten bitartez, gaineratu du ez duela zalantzan jartzen udalaren erabakia legezkoa denik, baina ez morala denik “Amurrioko udal gobernu taldeak hainbeste defendatzen duela esaten duen herritar parte hartzea albo batera uzten duelako”.

Araudi berriarekiko adierazi dituzten ezadostasunen artean ordenantzak adin mugapenen artean markatzen dituen ezberdintasunak daude.

Araudiaren onarpena

Gazteen lonjen inguruko araudia asteartean egindako ezohiko udalbatzan onartu zen. PSE-EE, PP eta EAJ alderdiek alde bozkatu zuten eta Bildu abstenitu zen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide