Onartutako HAPNaren aurrelaburpenak eraikitzeko aukera mugatuko du

Erredakzioa 2014ko api. 9a, 12:26

Apirilaren 8an egindako ezohiko udalbatzan HAPNaren -hiri antolamendurako plan nagusia- aurrelaburpena onartu zen. PSE-EEk eta EAJk alde bozkatu zuten. Bildu, erabilitako prozeduran partaidetza gehiago behar zela argudiatuz eta lan batzuen finantzazioaren bideragarritasuna argi ez duela ikusten azaldu eta gero boza kritikoa eman zuen. Hau da, Bilduko 5 zinegotzi abstenitu ziren eta 2 zinegotzik alde bozkatu zuten onarpena errazteko. HAPN aurrelaburpenak aurrera egiteko gehiengo kualifikatua beharrezkoa baitzen.

Apirilaren 8an egindako ezohiko udalbatzan HAPNaren -hiri antolamendurako plan nagusia- aurrelaburpena onartu zen. PSE-EEk eta EAJk alde bozkatu zuten. Bildu, erabilitako prozeduran partaidetza gehiago behar zela argudiatuz eta lan batzuen finantzazioaren bideragarritasuna argi ez duela ikusten azaldu eta gero boza kritikoa eman zuen. Hau da, Bilduko 5 zinegotzi abstenitu ziren eta 2 zinegotzik alde bozkatu zuten onarpena errazteko. HAPN aurrelaburpenak aurrera egiteko gehiengo kualifikatua beharrezkoa baitzen. Pp aldiz abstenitu zen, plan berriak familia bakarreko etxeak eraikitzea oztopatzen duela uste du eta.

Gutxiago eraikiko da

Eusko Jaurlaritzaren irizpideak jarraituz, HAPN berriak eraikitzeko erabili daitezkeen lursailak mugatuko ditu, demografiaren joeran ez baita hazkunderik aurreikusi. Horrek esan nahi du lursail urbano gehiagorik ez direla klasifikatuko. Aldiz, kalifikazio hori duten hainbatek bilakaera izango dute eta landa-lurzoruak izango dira etorkizunean.

Hori dela eta Batzar Administratiboetan ere aldaketa egongo da. Erakin gehiago egin ordez, dauden etxebizitzen segregazioa onartuko dituzte, eraikin bakoitzean etxebizitza bat baino gehiago egon dadin.

Bestalde, mendebaldeko erronda bukatzeko urratsak emango dira. Dena den, planaren alde garrantzitsuenetakoa trenbidea lurperatzea izan daiteke. Dagoen moduan, trenaren ibilbideak herria bitan zatitzen du eta hori saihestu nahi dute, bi zatien arteko mugikortasuna ahalbidetuz. Lan inportanteak suposatuko lituzke lurperatzeak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide