Apirilak 13an Gure esku dago dinamika aurkeztuko da Juan Urrutia plazan. Ekimena 13:00etan hasiko da txalapartarekin, bertsolariekin eta dantza garaikideko ikuskizun batekin. Ondoren Angel Oiarbide dinamikako kideak hitz egingo du eta ekainaren 8an Durango eta Iruñea batuko dituen giza katearen azalpena egingo da. Azkenik, bertaratutakoen artean giza kate bat egingo dute.
Gure esku Dago dinamikak erabakitzeko eskubidea xedea duelarik, herritarra, anitza eta parte-hartzailea izatea ere nahi du tokian tokiko ekimenei aterkia eskainiz.
Gauzak horrela, dinamikak milaka herritar Iruñea eta Durango arteko 123 kilometroetan bildu nahi ditu giza katea bat eginez. Aiaraldeko jendeak hiru kilometro bete beharko ditu Ataunen eta guztira 1.200 pertsona behar dituzte.