Amurrioko Gazte Asanbladak 7. urteurrena ospatuko du

Txabi Alvarado Bañares 2014ko api. 4a, 07:48

7 urte bete ditu Amurrioko Gazte Asanbladak, eta hori ospatzeko egun osoko egitaraua prestatu dute asanbladako kideek, datorren apirilaren 12rako.

Egun horretan hainbat ekintza egingo dituzte herrian zehar, goizean hasi eta gauera arte. 10:00etan pilota txapelketa egingo dute frontoian, sakabanaketaren aurka. Egunari hasiera emango dion txupinazorako, baina, 11:30etararte itxaron beharko da. Juan Urrutia plazan piztuko dute suziria.

7 urte bete ditu Amurrioko Gazte Asanbladak, eta hori ospatzeko egun osoko egitaraua prestatu dute asanbladako kideek, datorren apirilaren 12rako.

Egun horretan hainbat ekintza egingo dituzte herrian zehar, goizean hasi eta gauera arte. 10:00etan pilota txapelketa egingo dute frontoian, sakabanaketaren aurka. Egunari hasiera emango dion txupinazorako, baina, 11:30etararte itxaron beharko da. Juan Urrutia plazan piztuko dute suziria.

Eguerdiko hamabietatik aurrera bi txokotan egingo dituzte ekintzak. Askatasuna eta Juan Urrutia plazetan “Ume eta nagusien txokoa” egongo da. Aizkolariak, puzgarria, ipuin kontalaria eta umeentzako tailerrak egongo dira bertan. 13:30ak aldera poteoa abiatuko da plazatik eta handik ordubetera bazkaltzeko aukera egongo da San Antonen (Bazkarirako tiketek 10 uero balio dute eta Urduña, Orozko eta Laudioko Gaztetxeetan, Amurrioko Txokogorrin eta Ugaoko Herriko Tabernan eskuratu daitezke).

Bazkalostean bingoa eta igel-txapelketa egongo da, eta 17:30etan kale kontzertuak hasiko dira Elexondoko peatonalean. Atxurkada, 30.06 eta Aizkorakada taldeek joko dute. Kontzertuen ostea, 20:30ak aldera, manifestazioa abiatuko da Juan Urrutia plazatik, Landazuri Bass Foundation taldearen erritmopean. Manifestazioa bukatzean ekitaldia egongo da.

22:00etan hasiko dira gau parterako programatutako kontzertuak, Haztekasoprimo, Siroka, Sobieht eta Patrol Destroyers taldeen eskutik.

 

Lokal proiektua                                                                                                                                                                                                             Zazpigarren urteurrena dela eta orain arte egindako ibilbidea laburbildu dute asanbladako kideek. Euren hitzetan, “gazteontzako eskaintza eskasa duen herriari arnasa emateko asmoz” sortu zen Asanblada. Urteetan zehar “espazio publiko eta autogestionatu bat lortzeko lanetan” ibili direla gaineratu dute, eta 2011an udalari “Gazte lokala proiektua” aurkeztu ziotela. “Aurrerapausorik ez ikusita, Gazte Asanbladak okupazio uholde bat abiarazi zuen, Matias Landaburuko jantokia behin eta Landazuri etxea bi aldiz okupatuz. Landazuri etxea okupatzeagatik 9 gazte epaituak izan ziren, eta 4500 euroko isuna ezarri zieten.

Baina udalarekin harremana berreskuratu eta proposamen bat jaso zuten asanbladako kideek: San Joseko kuarteleko hainbat gelen eta patioaren erabilpena. Proposamen horren gainean garatu du Gazte Asanbladak bere lokal proiektua, iragan ostiralean San Josen bertan aurkeztu zena.      

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide