Amurrioko Udalak urtero antolatzen duen argazki-lehiaketan parte hartzeko oinarriak helarazi dizkigu.
Bi modalitate sarituko dira: batetik, gai askeko hiru argazkiz osatutako bilduma eta, bestetik, Amurrio gaitzat duten hiru argazkiz osatutakoa.
Parte-hartzailea bakoitzak, dena den, bi bilduma aurkeztu ahal izango ditu, gehienez, modalitate bakoitzean. Obrak aurkezteko epea apirilaren 28an hasi eta maiatzaren 9an amaituko da.
Lehiaketako epaimahaia argazkilaritzan adituan diren hiru kidek osatuko dute, eta, gehienbat, bildumen koherentzia balioetsiko dute.
Hona hemen, bestalde, banatuko diren sariak:
- Gai askeko 3 argazkiz osatutako bildumarik onena: 600 euro eta garaikurra
- Gai askeko 3 argazkiz osatutako bigarren bildumarik onena: 200 euro eta garaikurra
- Amurrio gaitzat duten 3 argazkiz osatutako bildumarik onena: 600 euro eta garaikurra
- Amurrio gaitzat duen 3 argazkiz osatutako bigarren bildumarnik onena: 200 euro eta garaikurra
Sariak emateko ekitaldia, hain zuzen, ekainaren 6an izango da, 20:00etan, La Casonako erakusketa-aretoan. Egun horretan bertan hasi eta ekainaren 29ra arte, halaber, erakusgai egongo dira epaimahaiak hautatuko zenbait obra.
Argibide gehiago aurkituko dituzue hemen: http://www.amurrio.org/eu/article_news_concursofotografico2014.html