"Ezinbestekoa da jendearen laguntza makro-proiektu hau gelditzeko"

Erredakzioa 2014ko api. 2a, 13:21

IDOIE ETXEGUREN (Saratxo, 1984) eta ZALOA KINTANA (Saratxo, 1985)Saratxo Bizirik 2.0 plataformako kideak dira. Herrian egin nahi duten saihesbidearen aurkako ekimena da hori eta asteburuan mobilizazio informatiboa egingo dute.

Saratxo Bizirik 2.0 taldea sortu duzue, zer dela eta?

IDOIE eta ZALOA Saratxo Bizirik 2.0 plataformako kideak dira. HErrian egin nahi duten saihesbidearen aurkako ekimena da hori eta asteburuan mobilizazio informatiboa egingo dute.

Saratxo Bizirik 2.0 taldea sortu duzue, zer dela eta?

Saratxon bizi garen biztanle gehienak erabaki dugu plataforma hau osatzea dela modurik egokiena makro-proiektu honi aurre egiteko, banaka lan egiteak ez du ematen talde lanean aritzea bezain besteko indar eta aukerarik.

Hori dela eta, ideiak elkartzeko, informazio ekimenak burutzeko eta proiektuaren aurka tinko mantentzeko sortu dugu Saratxo bizirik 2.0 plataforma.

Zein egoeratan dago une honetan saihesbidearen proiektua? Zer da egin nahi dutena?

Guri zuzenean komunikatu ez diguten arren, aurrera doa proiektua. 13 urte igaro dira jada proiektuaren berri izan genuenetik eta ia inolako aldaketarik gabe mantendu dute.

Are gehiago, egin dituzten aldaketak hormigoi azpian herria estaltzera eramango dute. Mugarriak jartzen hasi dira, gu abisatu gabe.

Zein ondorio ekarriko lizkioke Saratxori horrek?

Esan bezala Saratxo hormigoiz estaliko dute, erditik zatitu, etxe, lursail, negozio,… asko suntsituko dituzte, era berean, natura eta bertan dauden animali eta espezie askorekin akabatuko dute, gure herria errepide baten artean geratuko da, honek guztiak Saratxo herriaren amaiera suposatuko luke azken finean.

Baina ondorioak goragokoak ere badira, arabar biztanleria osoari eragingo dio diru xahuketa honek.

Hori dela eta, Arabako biztanle guztiak kontzientziatu eta gurekin batzera gonbidatu nahi ditugu. Izan ere,makro-proiektu honen aurrekontua 35 milioi eurotakoa izanik diputazioaren menpe dauden gainontzeko ekimenen galerarako izango baita, menpekotasun egoeran dauden pertsonen diru-laguntzak kasu.

Egitasmoaren aurrean zein da zuen irakurketa? Zer salatzen duzue?

Ez diogu horrelako makro-errepideak egiteari zentzua aurkitzen. Dirua alferrik gastatzeko garaiak joanak dira eta honelako errepide-kontzeptua aldatu beharra dago.

Ez dugu ulertzen hain kilometro gutxitan A-625 errepidearen ikuspegia zelan aldatzen den, hots, Ugao, Arrankudiaga, Arakaldo eta Luiaondo bezalako herriak zeharkatzean abiadura muga 50-70 kilometro ordukotan zehaztuta eta maila bereko errotondak egotea eta hemen 90-100 kilometro orduko abiadurako errepide azkar bat egin nahi izatea.

Eta Saratxo igaro ostean 50 km ordukotan zehaztuta dagoen errepidera iristea. Gure helburua beharrak asetzeko errepidea lortzea da, eta horretarako ez dugu 15 metrotako altuera hartuko duten errotonda bikoitzik behar ezta Nerbioi ibaia 3 aldiz zeharkatuko duten zubirik.

Beraz, lehendabizi, makro-proiektu hau gelditu nahi dugu. Beti ere, azpimarratuz errepidea konpon dezaten nahi dugula, guk gainontzekoek bezain beste.

Baina ez dirutza, zanpaketa eta proiektuak suposatzen duen suntsipen honekin. Beste modurik badago konponketa egiteko, askoz ere merkeagoak direnak eta natura zein gizartea errespetatzen dutenak.

Aurrera begira, baduzue ekimenik buruan?

Orain arte asanbladak egin ditugu, herrikoak bildu gara eta gure lehenengo pausuak zeintzuk izango diren adostu ditugu. Hasteko, igande honetan errepidearen makro-proiektuari buruzko ibilaldi informatiboa prestatu dugu, bertan jendeak berez ikusi ahal izango du, besteak beste errepidea nondik joango den eta burutuko diren lur sailen desjabetzeak. Jendea informatzea nahi dugu eta gero bakoitzak bere ondorioak ateratzea.

Ezinbestekoa da jendearen laguntza proiektu hau gelditzeko, argi baitago gauden garaian gaudela dirutza hau xahutzeak ez daukala ez hanka ez bururik eta herri bat guztiz suntsitzeak ezta ere.

Animatu nahi dugu jendea igandean martxara etortzera, izan ere haiek haien begiz ikusi eta haien iritzi propioa eraiki ahal izango dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide