Hurrengo apirilaren 6an 11:00etan Arabako Foru Aldundiak eraiki nahi duen errepidearen aurkako ibilbide informatiboa egingo dute herrian. Saratxo Bizirik 2.0 plataformak antolatua, A-625 errepideko Saratxoko saihesbidearen eraikuntza lanei buruz herritarrak informatzeko egingo da ibilbidea.
Plataformak Saratxon errepidea egiteko Arabako Foru Aldundiak 35.000.000 euro gastatuko dituela salatu du. Arabarrei zuzendutako prentsa ohar baten bidez taldeak ez duela Saratxo herrian egin nahi duten suntsiketaz konplizeak izan adierazi du, zarrastelkeria nola justifikatuko duten galdetuz.
Instituzioei herriak dioena entzutea eskatzen die eta herriak daukan errepidea konpontzea, “azken 30 urteetan ez dute ganorazko ezer egin”, salatzen dute eta “kontrolik gabeko gastuak beste arloetan ekarriko ditu murrizketak”, gehitzen dute