Zehazki, Arenalde kaleko 25. zenbakitik hasi eta Hilerriko bidera arteko zatia konpontzea aurreikusi du. Udaleko aparejadoreak lanei buruzko txostena eta aurrekontua aurkeztu ditu jada, eta Amurrioko Udalak onartu egin ditu. Horiek dira, bada, lanak hasi ahal izateko lehendabiziko izapideak.
Aurreikusitako aurrekontua 34.981,61 eurokoa da, eta hori finantzatzeko Arabako Foru Aldundiari eskatuko diote laguntza. Izan ere, Aldundiak diru-laguntzen deialdi berezia dauka obra txikiak gauzatu nahi dituzten tokiko erakundeentzat.
Kontua da bide-zorua egoera txarrean dagoela eta pilatzen den ura kanporatzeko arazoak daudela. Errepide-ertzeko erretenak egokiak ez direnez eta inguruko zelaietako euri-ura errepidean pilatzen denez, horrek guztiak nabarmen hondatzen du, gaur egun, zorua.
Arazo horiek konpontzeko, beraz, behar-beharrezkotzat jotzen da aurreikusitako lanak gauzatzea, hala oinezkoek nola ibilgailuak arazorik gabe erabil dezaten bidea.