Azken sei urtetan hiru okupazio burutu ostean, Gazte Asanbladak herriko udalari eskaintza bat egitea adostu zuen. Horretarako, hilabetetako lana aurrera eraman zuen Amurrioko gazteriak dauzkan gabezien inguruan hausnartuz.
Aurkeztutako eskaintzak harrera ona izan zuela ikusita, proiektu bat sortzea adostu zuten Asanbladako kideek, Udalak San Joseko kuartel zaharrean eskainitako espazioa oinarritzat hartuaz eta herriko gazteriarengan ikusitako gabeziak kontuan hartuz. Proiektua osatzen hasi baino lehen, Gazte Asanbladak San Joseko kuartel zaharrean lokalak dituzten eragileekin bilerak antolatu zituen, elkarte hauei proiektuaren xehetasun guztiak helarazteko asmoz.
Hortik aurrera, ostiralero gazte ugari asanbladan elkartzen hasi ziren proiektuari forma emateko eta, oraindik amaitzear badago ere, Asanbladak aurreproiektu bat entregatu du dagoeneko herriko udaletxean.
Aurkezpen publikoa
Proiektuaren aurkezpen publikoa datorren ostiralean, hilak 28, izango da, 18.00etan, San Joseko kuartel zaharrean.