“Fuego” filma grabatuko du Leire Berrocalek Bilbon

Erredakzioa 2014ko mar. 26a, 11:10

Leire Berrocal aktore amurrioarrak proiektu berri bat du esku-artean: “Fuego” filma. Bilbon grabatuko den film luzea da “Fuego”, eta Jose Coronado aktorearekin arituko da Berrocal bertan. Luis Mariasek idatzi eta zuzendutako thillerra izango da, eta Euskal Herriko gatazka politikoan egongo da girotua: ETAren atentatu baten ondorioz Carlosen (Coronado) emaztea hil eta alaba elbarriturik geratuko da. Mendeku gisa, atentatua egin zuen ETAko militantearen familiaren aurka oldartuko da Carlos, eta militantearen semea elbarriturik utzi eta emaztea (Berrocal) hiltzeko asmoa izango du.

Mariasek adierazi du “istorio gurutzatuez” osatutako istorioa izango dela “Fuego” filmak kontatuko duena, zeinetan “bortxakeria terrorista kausa ezberdinengatik sufritu duten pertsonaiak” azalduko diren. “Politikoki, sozialki, ideologikoki eta pertsonalki oso bando ezberdinetan kokatutako pertsonaiak dira.

Bakoitzak bere zauriak ditu eta etorkizunari aurre egin beharko diote”, azaldu du zuzendariak, eta gaineratu du Bake eta elkarbizitza idazkaritzaren oniritzia jaso duela proiektuak hasieratik. “Etorkizuneko elkarbizitzarako oso baliagarria suertatu daitekeela uste dute”.

Coronadok, bere aldetik, filma “arriskatu eta gogorra” izango dela ziurtatu du. “Hemendik hilabete batzuetara egindako lanaren emaitza ikusi ahal izatea espero dugu”, adierazi du. Martxoa eta apirila bitartean grabatuko dute filma.

Berrocalen hamargarrena

Leire Berrocalen hamargarren filma luzea izango da “Fuego”. 1994an azaldu zen aktorea pantaila handian lehen aldiz, “Talk of angels” filma estatu batuarrean. Orduz geroztik bost filma labur eta telebistarako bost telesail ere grabatu ditu. Antzerkian aritu izan da baita, “Diez” eta “Hoy no puedo ir a trabajar porque estoy enamorado” obrekin. Sariren bat ere jaso izan du: 1996an “El Mundo al cine vasco” garaikurra jaso zuen aktore onenaren postuan “Extasis” eta “Calor... y celos” filmetan egindako lanagatik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide