Santiago Abascalek politika utziko du nekea dela eta

Erredakzioa 2014ko mar. 25a, 09:40

Santiago Abascalek 2015ean politika lagako du, instituzionala behintzat. Hori dela eta, Amurrion martxoaren 20an egindako Udal Osoko Bilkura, Abascalen azkenengoa izan da ziurrenik. Nahiz eta berak adierazpenik ez zuen egin zentzu horretan, zenbait zinegotzik agurtu zuten udalbatza bukatu bezain laster.

Santiago Abascalek 2015ean politika lagako du, instituzionala behintzat. Hori dela eta, Amurrion martxoaren 20an egindako Udal Osoko Bilkura, Abascalen azkenengoa izan da ziurrenik. Nahiz eta berak adierazpenik ez zuen egin zentzu horretan, zenbait zinegotzik agurtu zuten udalbatza bukatu bezain laster.

Aiaraldea.com-ekin hitz egiteari uko egin badio ere, hainbat hedabidetan iragarri du Santiago Abascalek politika utziko duela. Hasteko, Amurrioko zinegotzia eta Aiarako PPren lehendakaria izateari utziko dio apirilaren 12an. Aiarako PPk kongresua egingo du egun horretan eta bere ordezkaria nor izango den erabaki beharko dute.

Bestalde, Arabako Foru Aldundian dituen ardurak beteko ditu, baina ez du berriro bere burua aurkeztuko 2015ean. Karguak utzi arren, Abascalek, bere semeak ez bezala, ez du PP uzteko asmorik.

PPren politikatik urrun

Hala ere, egindako adierazpenetan Abascalek azaldu du gaur egungo popularren ildo nagusietatik urrun sentitzen dela. EAEn eta Madrilen dauden zuzendaritzekin bat ez datorrela azpimarratu du. Dena den, politikari agur esateko arrazoi nagusiena nekea da.

Horretaz gain, “Barcenas” kasuak ere kaltetu duela uste du. Abascalek aitortu zuen alderdiak 2 milioi pezeta eman zizkiola bere denda erre zenean, eraso baten ostean. Diru horren jatorria alderdiaren finantzazio irregularra izan zen.

Santiago Abascalen aita Frankismo garaian Amurrioko alkatea izan zen eta berak 1977an Alianza Popularren hasi zuen bere ibilbidea politikan.

Bere azkenengo udalbatza

Santiago Abascalen azkenengo udalbatzan Amurrioko 2014ko aurrekontuak onartu ziren EAJ eta PSE-EEren aldeko bozekin. PP abstenitu zen eta Bilduk aurka bozkatu zuen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide