140 gimnastek hartu dute parte VII. Aresketa txapelketan

Txabi Alvarado Bañares 2014ko mar. 25a, 16:48

Gimnasia erritmikoko VII. Aresketa txapelketa egin zen martxoaren 22an, igandea, Amurrioko Bañueta kiroldegian, Aresketa taldeak antolatuta. 140 gimnasta bertaratu ziren norgehiagokan parte hartzera. Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa, Errioxa eta Arabatik bertaratu ziren.

 

Txapelketa bi zatitan banatu zen. Lehenbizi ikasle mailako gimnastak aritu ziren elkarren artean lehian, pilota, maza eta uztaiak baliatuaz zein inolako tresnarik gabe.

 

Gimnasia erritmikoko VII. Aresketa txapelketa egin zen martxoaren 22an, igandea, Amurrioko Bañueta kiroldegian, Aresketa taldeak antolatuta. 140 gimnasta bertaratu ziren norgehiagokan parte hartzera. Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa, Errioxa eta Arabatik bertaratu ziren.

 

Txapelketa bi zatitan banatu zen. Lehenbizi ikasle mailako gimnastak aritu ziren elkarren artean lehian, pilota, maza eta uztaiak baliatuaz zein inolako tresnarik gabe.

 

Aresketa taldeko hainbat kide podiora igo ziren txapelketaren zati honetan: Ixeia Ortiz eta Oneka Izarzelaia (2. eta 3. postuak tresnarik gabe Benjaminen kategorian), Maialen Izarzelaia (3. postua Kimuak B kategorian tresnarik gabe), Ainhoa Gondra (2. Kimuak A kategorian tresnarik gabe), Naroa Dominguez (3. Gaztetxoak B kategorian pilotarekin), Idoie Velez (1. Gaztetxoak A kategorian uztaiarekin), Irene Esparza (1. Gaztetxoak A kategorian pilotarekin) eta Leire Arberas (1. Gazteak A kategorian mazoekin).

 

Atsedenaldiaren ostean federatuen txanda iritsi zen, eta hemen ere Aresketako hainbat gimnastek podiora igotzeko aukera izan zuten: Nerea Monasterio (2. postua base kadeteetan zintarekin), Jugatxi Jimenez (2. postua Junior kategorian uztaiarekin). Taldekako norgehiagokan ere bigarren postua lortu zuten Aresketakoek, Junior kategorian.

 

Espainiako txapelketara

Antolatzaileak txapelketaren emaitzekin “oso pozik” daudela adierazi dute. “Oso ondo antolatu dugu eta gimnastek ere oso ondo egin dute haien ariketak”, azaldu du taldean entrenatzaile lanetan dabilen Elisabet R. Andak, “emaitza nahiko onak izan ditugu klub moduan”.

 

Amurrioko txapelketa ez da azken zita izango. Aresketa taldeko lau kide Guadajarara joango baitira apirilaren 25etik 27ra bertan egingo den Espainiako Txapelketan parte hartzeko: Nerea Monasterio, Paula Lopez, Maialen de La Peña eta Leire Aldama.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide