Eskola-umeen arteko ziber-jazarpenaren prebentziorako ekimena landuko dute ikastetxeetan

Amurrioko Laguntza Psikologiko eta Pedagogikoaren Kabinetak, (GAPPAk gaztelaniazko laburduran) herriko ikastetxe eta bestelako eragileekin elkarlanean, Lehen Hezkuntzako 5. mailatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. maila bitartean ikasten ari diren ikasleak eta beraien familiak ziber-jazarpenaren inguruan kontzientziatzeko kanpaina abiatuko dute.

Amurrioko Laguntza Psikologiko eta Pedagogikoaren Kabinetak, (GAPPAk gaztelaniazko laburduran) herriko ikastetxe eta bestelako eragileekin elkarlanean, Lehen Hezkuntzako 5. mailatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. maila bitartean ikasten ari diren ikasleak eta beraien familiak ziber-jazarpenaren inguruan kontzientziatzeko kanpaina abiatuko dute.

“Tutoretza ekintzak eta adituek eskainitako hitzaldiak jasoko dituzte eskola-umeek eta beraien familiek. Jazarpenaren fenomenoa oro har, eta ziber-jazarpena bereziki, aztertuko dute saioetan” adierazi du Pedro Ibarrolak, Amurrioko hezkuntza arloko zinegotziak. “Sortzen dituen arazoak eta arriskuak ekiditeko, prebentzioaren bidean errotu daitezkeen praktikak aztertuko dira, bai eta honelako egoerak arautzen dituzten legeak ere” gaineratu du.

Programak 10 eta 14 urte bitarteko neska-mutilak sare sozialetako erabilpenean murgiltzean sortzen diren egoerei helduko die. Ziber-bulling fenomenoak eskola jazarpenaren ezaugarrietatik haratago, jazarpena jasotzen duen biktima edozeinen esku jartzen du, ez du kontaktu fisikorik zertan egon behar, jazarpena eragiten duenak ez du ezta biktima ezagutu behar.  Baldintza hauek eskola esparruan diharduten eragile guztien elkarlana, bai eta familia eta eskola esparrutik kanpoko erakundeena, ezinbestekoa bihurtzen dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide