"Gimnastek oso ondo egin dute eta gurasoek ere lagundu dute"

Erredakzioa 2014ko mar. 24a, 12:22

ELISABET R. ANDA (Amurrio, 1990) Aresketa Klubeko kidea da. Gimnasta gisa aritu ostean entrenatzaile lanak egiten ditu Aresketan. Asteburuan txapelketa antolatu dute eta pozik daude emaitzekin, zentzu guztietan.

Zenbat urte eman dituzu gimnasta gisa?

ELISABET R. ANDA (Amurrio, 1990) Aresketa Klubeko kidea da. Gimnasta gisa aritu ostean entrenatzaile lanak egiten ditu Aresketan. Asteburuan txapelketa antolatu dute eta pozik daude emaitzekin, zentzu guztietan.

Zenbat urte eman dituzu gimnasta gisa?

6 urte eman nituen Aresketa Klubean. Eskola-arteko txapelketetan hartzen nuen parte nahiko emaitza onekin. Batez ere Araba mailan. Dena den kirolari moduan duela 3 urte bukatu nuen nire ibilbidea.
Orain entrenatzailea naiz Aresketa Klubean. Nire laugarren urtea izango da, 3 urtez entrenatzaile eta kirolari gisa aritu bainintzen. Ardura bikoitzak nituen.

Zenbat gazte dituzu zure taldean?

Bi taldetan banaturik gaude. Batzuk hobekuntza taldean daude. Talde honetan federatuak daude, eskola mailako A taldea... Dena den ni B taldearekin aritzen naiz. Gimnasta hasi berriekin lan egiten dut. Guztira 27 ikasle ditut eta beste taldean beste 20 daude.

Gimnasia kirol gogorra da, zenbat ordu entrenatzen duzue astean zehar?

Nirea B taldea, esan bezala. Nire gazteak 3 ordu astero entrenatzen dute. Eta egia esanda nahiko errepikakorra da.

Beroketa ariketak ondo egin behar dituzte. Eta gero bakoitzak bere tresna hartu behar du, hau da, mazoa, uztaia edo zinta. Eta horrekin bakoitzak bere muntaia egin behar du.

Oraintsu sartu gara lehiaketen garaian eta ekaina heldu arte ia astebururo lehiatu beharko dute.

Beraz, hori oso ondo prestatuta egon behar du.

Zeintzuk dira lehiaketa horiek?

Eskola mailan orain dela gutxi hasi dugu eta federatuak hasi ziren orain dela hilabete bat lehiatzen. Emaitza oso onak izan ditugu. Gure gimnasta guztiak Espainiako txapelketara joango dira. Guadalajaran izango dena apirilaren azken asteburuan.

Eskola mailan Euskadiko Txapelketarako sailkapena lortzea espero dugu. Ekainean izango da hori.

Aresketa Klubak gimnasia sustatu du Amurrion, ba al dakizu zenbat pertsona egon diren klubean?

Ez, zehatz-mehatz ez, baina asko egon dira.

Asteburuan txapelketa egin duzue, ezta?

Guk antolatutako VII. Txapelketa izan da. Euskal Herriko hainbat klub etorri dira. Errioxatik ere hurbildu da baten bat.

Gutxi gorabehera 150 parte-hartzaile izan ditugu guztira eta emaitza nahiko onak izan ditugu klub bezala.

Oso ondo antolatu dugu eta gimnastek ere oso ondo egin dute haien ariketak. Beraz, oso pozik gaude.

150 gimnasta ekartzeak zer nolako antolakuntza behar du?

Ufffff... Sekulako antolakuntza behar da. Aldez aurretik dena oso ondo pentsatuta egon da, ez dugu inprobisaziorako tarterik utzi. Kiroldegiko kantxa osoa utzi zigutenez erdian izan txapelketa eta hala ere lekua oizan genuen entrenatzeko.

Gurasoak oso ondo portatu dira antolakuntza lanetan lagunduz.

Txapelketak alde batean utzita zen da zuen helburua epe luzera?

Klubaren helburua, epe luzera, maila mantentzea da. Ikasle kopurua mantentzea eta jende gehiago hurbiltzea egiten dena ikustera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide