Udalak Auzo-batzarrekin bilera irekiak izango ditu

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa 2014ko mar. 18a, 11:54

Martxoaren 19an Udala Auzo-batzarren ordezkariekin bilera irekiak izaten hasiko da orain arte egin diren ekintzei buruz hitz egiteko eta auzo bakoitzak dituen beharrak aztertzeko. Guztira, 7 bilera izango dira eta joan den otsailaren 4an zehaztutakoaren arabera egingo dira.

Martxoaren 19an Udala Auzo-batzarren ordezkariekin bilera irekiak izaten hasiko da orain arte egin diren ekintzei buruz hitz egiteko eta auzo bakoitzak dituen beharrak aztertzeko. Guztira, 7 bilera izango dira eta joan den otsailaren 4an zehaztutakoaren arabera egingo dira.

Lehenengo bilera Goikolarran izango da martxoaren 19an 19:00etan zabuen ondoko plazan dagoen lokalean. Hurrengoa San José-n martxoaren 24an 19:00etan izango da Arenalde Auzo Elkartearen egoitzan eta Larrabeko auzokideekin martxoaren 25ean 19:00etan Udaletxean. Laugarrena San Roque 5 kalean egingo da martxoaren 26an 19:00etan eta bosgarrena Bañuetaibarreko auzokideekin egingo da martxoaren 27an 19:00 Udaletxean bertan.

Apirilean bi bilera egingo dira: bata 9an egingo da Alkinarreko auzokideekin Gazte Alaiak elkarteko Landaburu 1 dagoen lokalean eta bestea Landakokoekin 10ean 19:00etan Udaletxean.

Ekintza honen helburua Udalaren eta herritarren arteko komunikazio bide bat sortzea da, auzo bakoitzeko beharrizanak zehazteko eta hauen egoera hobetzeko asmoz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide