Amurrioko Epaitegiaren langileek protesta egin zuten atzo goizean. Ordu laurdeneko elkarretaratzea egin zuten auzitegiaren aurrean PPren gobernuak justizia sisteman egindako erreformaren harira. Zehazki, Erregistro Zibilaren pribatizazioaren aurka agertu ziren. Enpleguak galduko direla ez ezik herritarrek ere pairatuko dituzten ondorioak salatu zituzten.
Mobilizazioaren arrazoiak azaltzeko hurrengo adierazpena zabaldu dute langile publikoek:
"Erregistro Zibila Jabetza-Erregistroei emateko erabakia hartuta dagoela jakin ondoren, Euskadiko Justizia Administrazioko langileok erabaki horren aurkako jarrera jakinarazi behar dugu, gure Administrazioko lanpostu ugari desagertzeaz gain, herritarrentzako beste karga bat ekarriko baitu; orain arte publiko eta dohainik izan den zerbitzu batengatik ordaintzera behartuta izango dira, bizitza osoan zehar bere erabilera saihestu ezin izango dutelako."