Ozen.net programaren baitan soinuarekin lotutako jarduerak egongo dira martxoaren 22an. Haien artean, soinuduna “entzutetik” lantzeko tailerra, antzerki bat, hitzaldi bat eta bi kontzertu. Programaren helburua soinuarekin lotutako formatu txikiko lanak aurkezteko bidea ematea da, besteak beste.
Lehenengo jarduera Kultur Etxean 10:00etan hasiko den hiru ordutako tailerra izango da. Edu Comellesek ingurua entzuten ikasteko, soinu-paisaia entzuteko eta ezagutzeko tailerra eskainiko du. Doakoa izango da eta batez ere musika-prozesuetan interesa dutenei, ikasleei eta profesionalei zuzendua egongo da.
Kontzertuei dagokionez, lehenengoa herriko plazan 12:30ean izango da eta hiru nozio eta muga aintzat hartuta, espazio irekian musika-proposamena izango da. Bigarrena, 18:00etan Amurrio Antzokian eskainiko da eta sarrera doan izango da. Bertan, Itziar Markiegik soinuaren ekoizpena eta tratamendua aztertuko ditu tokian tokiko grabazioei testuingurua kenduta, gorputza modu sortzailean erabiliz.
Ondoren, 19:00etan leku beran doako soinu-performance bat egongo da. Electric ladscape of revellion bikoteak soinu-ekintza subertsibotzat hartuta landuko du, kulturan egokiak diren praktikak ezartzen dituen sistema ekonomiko-soziala zalantzan jarriz.
Azkenik, 20:00etan Amurrio Antzokian ikusle mota guztiei zuzendutako “Ozena, entzungarria eta bitartekotza II” izeneko mintzaldia egongo da.
Ozen.net “Luis Aranburu” Musika Eskolak eta Gasteizko, Amurrioko eta Dulantziko Udalek bultzatutako kimena da. Ekimenaren helburua da “soinuekin lotutako formatu txikiko lanak aurkezteko bidea eman, eta arte garaikidearen alorrean harremanak sortu eta esperientziak trukatzeko tresna bat eskaintzea”, esan zuen aurkezpenean Elena Izuek Gasteizko zinegotziak.