Partaidetza oso ona izan zen Amurrioko VII. Herri Milian, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko antolatzen den lasterketan.
Herri milia hau, Amurrioko Oinkariak Atletismo Taldeak antolatzen du, Amurrioko Udalaren laguntzari esker.
Eguraldi paregabea eta partaidetza ugaria izan genuen Amurrioko Frontoi kalean. Bai gaztetxoen lasterketetan bai helduenen lasterketetan partaidetza oso polita egon zen. Gainera, bai gizonezkoen bai emakumezkoen milietan maila altuko korrikalariak izan genituen.
Guztira, 240 korrikalari inguru izan genituen Amurrion, berdintasunaren eta kirolaren alde.
Hauek izan ziren irabazleak Milietan:
Gizonezkoen Milia (Orokorra):
1. Hassan El Oubaddi.
2. Sergio Garcia Garcia.
3. Hicham Oualla.
Amurrioko Sailkapena:
1. Antonio Moreno.
2. Beñat Ugarte.
3. Sergio Sanchez.
Emakumezkoen Milia (Orokorra):
1. Laura Oca.
2. Onditz Iturbe.
3. Zuriñe Frutos.
Amurrioko Sailkapena:
1. Izaskun Bengoa.
2. Arantxa Burutxaga
3. Mari Paz Fernandez