600.000 euro gutxiago izango dituzte Amurrioko aurrekontuek

Erredakzioa 2014ko mar. 9a, 10:59

Amurrioko Udal Gobernuak aurrekontuen inguruan duen proiektua eman die gainerako taldeei. Otsailaren 17an eman zien zirriborroa eta astelehenean bukatu zaie epea zuzenketak proposatzeko.

Aurrekontuetan eman den aldaketa nabariena diru sarrerei dagokio. Pasa den urtean aurrekontuak 13.639.907 eurok osatu bazuten, aurten 13.033.954 euro izango ditu Udalak.

600.000 euro gutxiago izango du tokiko erakundeak 2014an erabiltzeko, %4,5 murrizketa hain zuzen ere.

Amurrioko Udal Gobernuak aurrekontuen inguruan duen proiektua eman die gainerako taldeei. Otsailaren 17an eman zien zirriborroa eta astelehenean bukatu zaie epea zuzenketak proposatzeko.

Aurrekontuetan eman den aldaketa nabariena diru sarrerei dagokio. Pasa den urtean aurrekontuak 13.639.907 eurok osatu bazuten, aurten 13.033.954 euro izango ditu Udalak.

600.000 euro gutxiago izango du tokiko erakundeak 2014an erabiltzeko, %4,5 murrizketa hain zuzen ere.

Eraginak

Diru sarrerak murriztu direnez inbertsioetan islatuko dira ondorioak. Gainerako atalak ez dira gehiegi aldatu.

Inbertsioei dagokionez San Jose auzoko Zabaleko kalean egiten ari diren lanek aurrera jarraituko dute, Plan Foralak jasotzen duen moduan.

San Anton plazaren estaldura

San Anton Plaza estaltzeko proiektua ere Foru Planaren baitan dago. Eta berehala ideia lehiaketari ekingo zaio. Aurkezten diren ideien artean 5 hautatuko dira. 2000 euroko diru-laguntza izango dute egile horiek bere egitasmoak garatzeko eta herritarren parte-hartzeari esker garailea erabakiko da.

Obra gehiago

Reforreko zelaia artifizaleko harri-lubetan ere lanak egiteko asmoa du, baita Cerrajeria bidean. Jarraituko diren beste ildo batzuk HAPOa eta energia aurreztea.

Errealismoa

Josune Irabien alkatearen ustez aurrekontuak oso errealistak dira. Hori berresteko iragarri du bere aurreikuspenak betetzen ari direla pasa den urteko aurrekontuan: diru sarreretan %84,23an bete dira eta kitapenetan %81ean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide