Amurrioko Kider enpresak bere ateak itxiko ditu. Hala erabaki izan da atzo Gasteizen egindako sindikatuen eta enpresaren nagusien arteko hitzarmenaren ondorioz. Enpresa honen itxierak beste 388 pertsona langabezira daramatza, jadanik krisiak aski kolpaturiko Aiaraldea edota Ezkerraldea bezalako eskualdeetan.
Enpresaren asmoa langile guztiei iraungitze Lan Erregulazio-Espedientea ezartzea zen eta lortu dute, baina sindikatuekin hitzarturiko akordioaren bitartez. Hitzarmenaren bitartez ere langile guztiak, behin-behinekoak nahiz finkoak, sartuko dira akordioaren baldintzen barruan.
Prentsa ohar baten bitartez enpresa komiteko kideak diren ESK eta LABek Eusko Jaurlaritza eta Lecertua sendia nola La Caixaren (azken bi hauek enpresaren akzionista nagusiak) enpresaren gainbeherarekiko erakutsi duten utzikeria salatu nahi izan dute.