Judas Kakarro erreketaren ohitura

Erredakzioa 2014ko mar. 4a, 17:30

Aratusteen bukaera ospatzeko Judas Kakarro erretzen dute Amurrion. Baina pertsonaia ospetsua bada, bere historia ez da hain ezaguna. Luiso Lopez Aztarnako kideak Ziripot taldearen lanak eta lekukotasun ugari jaso ditu Kakarroren ibilbide historikoari buruz.

Aratusteen bukaera ospatzeko Judas Kakarro erretzen dute Amurrion. Baina pertsonaia ospetsua bada, bere historia ez da hain ezaguna. Luiso Lopez Aztarnako kideak Ziripot taldearen lanak eta lekukotasun ugari jaso ditu Kakarroren ibilbide historikoari buruz.

Zentzu horretan, Luisok dio Kakarroren arrastoak ez daudela bakarrik Amurrion. Baranbion, Orozkon eta Euskal Herriko eta kanpoko -Burgos, adibidez- hainbat lekutan topa daitekeela bere eragina Aratusteei lotuta.

Antzinako gizartean bitartekoak askoz urriagoak ziren eta mozorratzea ez zen ohitura hedatuta, bai ordea Kakarroren pertsonaia. Auzoetan eta herrietan pertsona batek zaku eta kapela zaharra jantziz, bere burua zikindu eta txantxak egiten zituen.

Umeak txerri-hesteekin egindako puxika batekin jotzen zituen eta baserri eta tabernetan sartzen zen jendeari txantxak egitera. “Garai horretan eta egun ospatzen ziren Aratusteak ez zuten antzekotasunik. Gaur egun kontsumoaren inguruan ospatzen da: mozorroa erosten da eta gazte eta umeei zuzenduta dago gehienbat. Antzinan helduen jaia zen.” Adierazi du Luiso Lopezek.

Debekua

Guda ostean Kakarro Birigarro debekatu zuten Amurrion. Aldiz, Baranbion ospatzen jarraitu zuten. Ezberdintasun horren arrazoia, antza, krimen batean datza. Luiso Lopezek adierazi du Kakarroz mozorrotutako pertsona batek labankadaz hil zuela herritar bat. Horren ondorioz, istiluak ez ezik, Guardia Zibilak erabaki zuen Kakarro debekatzea.

Frankismoa bukatu arte ez zen berriro Judas Kakarroren ohitura berreskuratu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide