Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila eta Udala Osasun Zentro berria joango den lekua zehazteko elkarlanean ari dira. Azken aldian bi instituzioek bilerak izan dituzte herriko anbulatorioaren kokapena finkatzeko.
Bilera horietan osasun zentro berria kokatzeko bi aukera ikusi dituzte; bata oraingo anbulatoriotik gertu, Bañuetaibar kalean, dagoen sail pribatu bat izango litzateke. Bestea parketik gertu dagoen SAPUR 1 izeneko zonaldean aurkitzen den Udal-sail bat.
Gaur egun, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak bi lekuek dituzten arazoei konponbide teknikoak begiratzen dabil, helburua kalitatezko osasun zentroa egitea delako.
Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako 2014 urterako aurrekontuetan anbulatorio berri baten eraikitzea agertzen zen. Bertan jasotzen den arabera, Osasun Zentroak 330.000 euro jasoko lituzke eta finantzaketa eta egite lanak Gobernuaren esku egongo lirateke.