Hurrengo larunbatean, martxoak 8, izango da Amurrioko VII. Herri Milia. Herri lasterketa Amurrioko Atletismo Oinkariak taldeak eta Amurrioko Udaletxeak (Berdintasun eta Kirol Arloak) antolatutako froga da.
Frogak arratsaldeko 17:00etan hasiko dira, Frontoi Kalean, honako ordutegiarekin:
17:00: Txikiak 2004tik 2001era arte 600m.
17:15: Gazteak 2000tik 1997ra arte 900m.
17:30: Herrikoia 3000m
18:00h: Baby 2014tik 2005era arte 300m
18:10h: Gizonezkoen Milia 1996tik aurrera 1609m
18:10h: Emakumezkoen Milia 1996tik aurrera 1609m.
Beti bezala, helduentzako bi lasterketa mota izango dira. Alde batetik, lasterketa herrikoia. Kasu honetan, ez da lehiaketa egongo, aldarrikapenerako martxa izango da. Denbora soberan egongo da 3 kilometro horiek patxadaz egiteko. Patinekin ere egin ahal izango da. Martxa bukatu ostean, bi miliak izango dira. Bi lasterketa horietan lehia egongo da eta sari ekonomikoak lehenengo partaideentzat:
1. 100€
2. 70€
3. 50€
4. 30€
5. 25€
6. 20€
7. 20€
8. 15€
Sariak amaitzen duten guztientzat egongo dira.
Izen ematea doakoa da; aldez aurretik www.kirolprobak.com web gunean edo bestela lasterketa bakoitza hasi baino 30 minutu lehenago.