Amurrioko Udalaren kultura sailak jaietako kartela aukeratzeko lehiaketaren oinarriak onetsi ditu. Urtero 20-30 kartel inguru jasotzen dituzte eta azken urte hauetan artista lokalen eta Errioxa, Bartzelona, Burgos edo Kordobako artisten kartelak aurkeztuak izan dira besteak beste.
Kartel sariduna 800 euroko saria jasoko du, baita kartel ofizialean eta jaietako programazio guztietan bere lana islatuta ikustearen ohorea. Bestalde, jaietako programa ofizialaren kontra-portadan haurren kartel lehiaketako garailearen lana joango da.
Entregatzeko epea
Lanak entregatzeko epea apirilaren 7tik 25era zabalik egongo da eta Kultur Etxean aurkeztu beharko dira kartelak. Sarien banaketa berriz, maiatzaren 9an izango da “La Casona” erakusketa gela munizipalean, non lehiaketara aurkeztuak izango diren lanak ikusgai egongo dira.