Berlingo Operan debutatuko du Diego Martin orkestra-zuzendari amurrioarrak

Erabiltzailearen aurpegia Irati Marañon Quintana 2014ko ots. 28a, 11:20

Diego Martin orkestra-zuzendari amurrioarrak Berlingo Opera zuzenduko du. Zehazki, Paul-Heinz Dittrich konpositorearen obra bat izango da. Obrak bi testu ditu oinarri: batetik, Maurice Maeterlinck-en Itsuak, eta, bestetik, Kafkaren Metamorfosia. Debuta martxoaren 30ean izango da, Berlingo Operaren behin-behineko egoitzan: Schiller Theater delakoan. Hain zuzen, jatorrizko eraikina zaharberritzen ari dira, eta bitartean han aritzen dira. Hurrengo emanaldiak apirileko lehenengo bi asteetan zehar izango dira.

Ibildibe oparoa egina du dagoeneko Diego Martinek, baina erronka hau, zalantzarik gabe, mugarria izango da bere bizitzan. Izan ere, Berlingo Operak prestigio handia du mundu osoan, eta haren zuzendari titularra Daniel Baremboin ezaguna da.

Katalunian eta Alemanian egin ditu Orkestra Zuzendaritzako ikasketak, eta azken urteetan hainbat tokitan aritu da zuzendari gonbidatu zein titular gisa, hala Euskal Herrian nola atzerrian. Esate baterako, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin, Galiziako Orkestra Sinfonikoarekin, Bartzelonako Art Ensemblerekin eta Alemaniako Kleines Haus Dresden, Volksbühne Berlin eta Augsburger Theater antzokiekin lan egin du.

Bestalde, iragan urtarrilaren 28an, Brokeback Mountain operaren estreinaldian parte hartu zuen, Madrilgo Errege Antzokian, eta Titus Engel musika-zuzendariaren laguntzaile gisa.

Azkenaldian, berriz, Suitzan ibili da, Camerata Variabile taldearen hainbat kontzertu zuzentzen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide