Ariketa fisikoa egiteko makinak jarriko dituzte Intxaurdin

Herritarrei aire zabalean ariketa egiteko aukera eman nahi die Udalak, eta ildo horretan, gimnasia egiteko hainbat aparatu jarriko ditu. Helburua da paseoan ari direnek bestelako ariketak ere egin ahal izatea. Ekimen hori, bada, herrian zehar ibilbide bio-osasungarriak bultzatzeko proiektu orokorrago baten barruan sartuta dago.
 
Refor kaleko aparatuak orain hilabete batzuk instalatu ziren.

Herritarrei aire zabalean ariketa egiteko aukera eman nahi die Udalak, eta ildo horretan, gimnasia egiteko hainbat aparatu jarriko ditu. Helburua da paseoan ari direnek bestelako ariketak ere egin ahal izatea. Ekimen hori, bada, herrian zehar ibilbide bio-osasungarriak bultzatzeko proiektu orokorrago baten barruan sartuta dago.
 
Refor kaleko aparatuak orain hilabete batzuk instalatu ziren. Zehazki, zazpi tresna dira, eta 14.562,27 euroko kostua izan dute.
Orain, gimnasia egiteko beste gune bat jarriko dute Intxaurdiko kaleko parkean, Telefonicako eraikina zenaren atzean. Gune horretan hiru aparatu jarriko dira, eta kostua 10.367,16 eurokoa izango da.
 
Proiektu hau aurrera eramateko, bada, Eusko Jaurlaritzak diru-laguntza eman dio Amurrioko Udalari. Hain zuzen, Osasun sailburuaren 2013ko maiatzaren 29ko Aginduaren bidez iazko ekitaldian talde teknikoak mantentzeko, adikzioen prebentzio komunitarioko programak garatzeko, jarduera fisikoa sustatzeko programak egiteko; arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta gutxitzeko proiektuak egiteko laguntza ekonomikoetarako deialdia egin zen. Udalak agindu horretan ezarritako baldintzak betetzeagatik jaso du laguntza.
 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide