Amurrioko Udalak San Anton plazan estaldura jartzeko finantzazioa lortu du honezkero, 270.000 euro inbertituko dira guztira. Proiektua 2014 eta 2015 urteetan gauzatzeko asmoa du. Gaur egun plazaren zati bat bakarrik dago estalita eta gunea ez da hainbat ekitaldi mota egiteko aproposa, estaldura jarriko da beraz plazari erabilpen berriak eman ahal izateko.
Ideia lehiaketa eta prozesu parte hartzailea
Lanak hasi baino lehen proiektu egokiena aukeratzeko ideia lehiaketa antolatuko du Udalak. Lehiaketa horretan gehienez bost ideia hautatuko dira aurreproiektu bezala garatzeko. Martxoan deituko da ideia lehiaketa eta bere oinarriak datozen egunetan argitaratuko dira. Behin ideia lehiaketa gauzatuta, herritarrek bere iritzia eman dezaten epe bat egongo da, apirilan izango da hori. Herritarrek proiektu desberdinak baloratu eta plazak etorkizunean izan ditzaken erabilpen moten inguruan ere ekarpenak egin ahal izango dituzte.