Landare-olioa biltzeko sistema aldatu dute

Iragan urtarrilaren 30ean erabakitakoarekin bat, etxeko landare-olioa biltzeko sistema aldatuko da. Orain arte janari-dendetan jarritako ontzietan utzi izan da olioa.

Iragan urtarrilaren 30ean erabakitakoarekin bat, etxeko landare-olioa biltzeko sistema aldatuko da. Orain arte janari-dendetan jarritako ontzietan utzi izan da olioa.

Sistema hori, dena den, ez da eraginkorra izan. Batetik, dendak eurak ez zeudelako pozik ontziok garbitu eta zaintzeko prozesuarekin. Eta, bestetik, urtero birziklatutako olio-kopurua, beste udalerriekin alderatuta, txikia izan delako. Hala, bada, eta Aiarako Kuadrillak egindako proposamenari jarraituz, 900 litroko 4 edukiontzi metaliko jarriko dira kalean, eta hemendik aurrera hor utzi beharko da olioa. 

Edukiontziak toki hauetan egongo dira: Landako auzunean (Txantxangorri tabernaren parean); Zabalekon (San Jose elizaren ondoko aparkalekuan), Dionisio Aldama kalean (Cruz supermerkatuaren ondoan) eta Araba kalean (esne-makinaren ondoan).

Edukiontziak, hasiera batean, bi astean behin hustuko dira, eta hilero garbituko dira. 

Olioa egokiro itxitako ontzietan (olio-botilak, esne-botilak…) eraman beharko da bilketa-puntuetara. Birziklatutako olioa, gero, biodiesel gisa erabiltzeko moldatuko dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide