"Nire estiloaren bila egon naiz beti"

Aitor Aspuru Saez 2014ko ots. 21a, 10:11

MANU BEC´S (Linea de la Concepción, 1988) Amurrion bizi da aspaldi eta duela gutxi DJ gisa hasi du ibilbidea. Denbora gutxi pasa den arren leku garrantzitsuetan egin ditu musika emanaldiak. Euskrats saioan berarekin hitz egin dute.

 

Nondik datorkizu musika elektronikoarekiko zaletasuna?

MANU BEC´S (Linea de la Concepción, 1988) Amurrion bizi da aspaldi eta duela gutxi DJ gisa hasi du ibilbidea. Denbora gutxi pasa den arren leku garrantzitsuetan egin ditu musika emanaldiak. Euskrats saioan berarekin hitz egin dute.

 

Nondik datorkizu musika elektronikoarekiko zaletasuna?

Oso txikitatik musika guztiarekiko zaletasuna izan dut. Nire aita musika talde bateko bateria-jotzailea zenez, etxean beti musika piztuta zegoen.
Baina duela sei urte, gutxi gora behera, dj bat ikusten nengoela ohartu nintzen bere musika elektronikoarekin ehundaka pertsona disfrutatzen zeudela, hortxe bertan jakin nuen hori egin nahi nuela.

Noiz hasi zinen ekoizten?


Egia esanda, esparru honetan oso denbora gutxi daramat, esan liteke honetan sei hilabete daramatzadala. Ekoiztea oso zaila da eta arreta gehiegi eskatzen du... Baina hemendik hilabete batzuetara abesti bat salmentan jartzea espero dut. Ibizako zigilu diskografiko bat nire lehen trackean interesatuta dago.

Zure estiloaren deskribapen bat?

Nire estiloa tech-house dela esan daiteke, baina beste estiloetan mugitu egiten naiz. Deep estiloa oso gustokoa dut eta oso gustura nabil honetan ere; technoan ere nabil batzuetan. Honek emanaldia non den edo aurrean duzun jendearekin zerikusia du.

Zure estiloan eragina izan duten egileak?

Esan liteke nire estiloaren bila egon naizela beti, estilo ezberdinetako egileak entzunez. Betidanik gustatu zaizkidan artistak, maila nazionalean, Cuartero, Cristian Varela, Marc Maya eta Uner izan dira. Autore internazionalak ere gustoko ditut, bereziki Uto Karen, Loco Dice, Carl Cox...

Non gustatuko litzaizuke zuzeneko bat egitea?

Gai honetan ezin nahiteke kexatu, izeneko areto batzuetan aritu naiz, bina nire buruan beti Zul izeneko after bateko areto nagusian aritzea egongo da.

Baita Sonora diskoteka. Baina esateagatik milaka leku esan ditzazket jejeje Monegros festibala, Ibizako Amnesia diskoteka...

Zein da zure ustez giro eta soinu onena duen aretoa?

Nire iritziz, orain, Bilboko Sonora diskoteka festa oso onak antolatzen dabil, ia beti aretoa betetzen dute. Lokal honen irudia eta soinua ikaragarriak dira. Beste areto batzuk izendatze arren, New Guass (Bergaran) eta Pagoa (Oiartzunen) oso ondo lan egiten dabiltza.

Etorkizunean dituzun erronkak?

Oraintxe bertan nire proiektua ekoizpena hobetzea da, abesti batzuk salmentan jarri zigilu diskografikoetan. Denbora eta nahiak jarriko dizkiot Fefatronic kolektiboari, hauekin martxoaren 1ean hasiko naiz erositako lokal berrian, Miranda de Ebron; honi buruz gehiago jakiteko www.fefatronic.com-en sartu. Baina erronkarik handiena, jendeak nik sortutako musikarekin disfrutatzea da

Zure emanaldirik hoberena?

Emanaldirik hoberenetarikoa leku askotan aritzen hasi nintzenean izan zen, 2012ko apirilaren hogeitazortzia, Talentos-eko 5. jaialdian New Guassean izan zen; hainbeste jenderen aurrean agertu nintzen lehen aldia zen. Beste batean Florida 135 lokalean, Boite izeneko aretoan emandakoa, 2013ko maiatzaren 4an izan zen, Ikaragarria!

Euskal Herri mailan, zeintzuk dira interesgarr iruditzen zaizkizun proiektu/ ekoizle?

Egia esan, Euskal Herrian oso ondo dabiltzan ekoizle asko daude. Bilboko Sonoran, David Medina eta Voz daude. Bergarako New Guassen, Diego Gonzalez eta David MK. Oiartzuneko Pagoan, Alain Paneas eta Julen Uranga. Eta gero Cele, Sergio Muniain, Dani L, Lander B eta Carlos Perez bezalako ekoizleak.

Bitxikeriaren bat...

Bi bitxikeria kontatuko dizkizuet, bata ona ta bestea txarra. Igande batean, after batean musika emanaldia egitera nindoala, CDJtan pendriveak sartzean, pendrivea matxuratu zegoen, eskerrak kasualidadez CD batzuk kotxean nituela eta, hauek erabili nituen, baina hauetan nituen musika pendrivetan nuena baino zaharragoa zen eta pentsatu nuen baino txarrago egin nuen.

Beste bitxikeria, egun batean Pagoan, enamaldiaren ostean, mutiko batek dj askoren sinadurez betetako txapel batekin hurbildu zitzaidan eta galdera bat egin zidan, ustekabean harrapatu ninduena: txapela sinatuko didazu? Oso txundigarra eta zirraragarria izan zen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide