Guk Bai taldea ez dago ados Udalak gazteen lonjen ordenantza bideratzeko abiarazi duen prozesuarekin

Guk Bai Amurrioko herritar batzuek sortu duten taldea da. Hurrengo udal-hauteskundeetan aurkezteko aukera aztertzen ari dira, eta, bitartean, parte-hartzezko prozesuak bultzatzen ari dira, “tokiko gobernuen ardura bertan bizi diren auzokideena” dela sinetsita.

Horren harira, bada, hainbat erreklamazio eta kexa aurkeztu dizkiote Udalari gazteen lonjak arautzeko ordenantzari buruz.

Guk Bai Amurrioko herritar batzuek sortu duten taldea da. Hurrengo udal-hauteskundeetan aurkezteko aukera aztertzen ari dira, eta, bitartean, parte-hartzezko prozesuak bultzatzen ari dira, “tokiko gobernuen ardura bertan bizi diren auzokideena” dela sinetsita.

Horren harira, bada, hainbat erreklamazio eta kexa aurkeztu dizkiote Udalari gazteen lonjak arautzeko ordenantzari buruz.

Dena den, taldeko bozeramale Beatriz Izagirrek hedabideei bidali dien prentsa-oharrean adierazi du Udalak lonjei buruz hitz egiteko egin dituen bilerak ez direla inolaz ere eraginkorrak izan. Bilera horietan, inplikatutako eragile guztiek parte hartu dute: gazteek, lonjetako jabeek eta auzokideek —halaxe azaldu zuen Eder Sanchez zinegotziak aiaraldea.com-ek egin zion elkarrizketan—.

Guk Bai-k uste du, bada, bilerak ordenantza jendaurrean egoteko epea amaitu aurretik egitea komeni zela eta ez gerora. Izan ere, haien aburuz, bilerok izaera informatibo hutsa izan dute, eta helburu bakarra izan da aurretik idatzitako ordenantza aurkeztea. Are gehiago, jasotako alegazioak aztertu ez badira ere, eta Udalbatzaren Osoko Bilkurak oraindik ordenantza behin betikoz onartu ez badu ere, EAJko udal-gobernuak aurreratu du bi hilabete barru jarriko dela indarrean araudi berria. Egintzat ematen du.

Halaber, prentsa-oharrean zera zehaztu dute: ordenantza adostuagoa eta eraginkorragoa lortzeko, bilera bakarra egin beharko litzatekeela, horrek inplikatutako alde guztien parte-hartzea bultzatu eta kaltetu guztien ikuspuntuak partekatzeko balioko lukeelako.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide