SPRIren ekimen honek Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien erabilera sustatzeko balio du eta urtearen lehen erdialdean bi jardunaldi eta hiru tailer egingo dira. Saioak e-commerce edo merkataritza-lanari laguntzeko plataformen ingurukoak izango dira eta nahiz eta lanean diren pertsonentzat izango diren, langabetuek ere izena eman ahal izango dute lekurik balego.
Amurrio Bidean LanIN proiektuaren esparruan hamar industria eta zerbitzuekin azken hauek etorkizuneko enpleguetan ezinbestekotzat hartzen dituzten eskumenak zehazteko. Horrela, eta enpresa lehiakorrak lortzeko, bi urtetan hainbat eskumen indartu behar direla ondorioztatu dute: talde-lana, marketina eta publizitatea, barne komunikazioa, bezeroarekiko orientazioa eta Informazioaren eta komunikazioaren teknologia.
Guzti horiek indartzeko Amurrio Bidean-ek martxotik eta ekainera bitartean Informazioaren eta Komunikazioaren teknologien inguruko bost ikastaro egingo ditu. Martxoaren 6an egingo den jardunaldia “Interneten saltzea: arrakastarako 8 giltzarriak” izango da; martxoaren 20an eta 21ean “SEO. Bilatzaileetan kokatzea” tailerra izango da; Martxoaren 22 eta 23an, “Google Analytics-i buruzko sarrera” tailerra; apirilaren 3, 4, 10 eta 11n “Facebookeko aplikazioak promoziorako eta marketinerako” tailerra; eta ekainaren 19an “Email marketinaren funtsezko ezaugarriak” jardunaldia egingo da.