"Auzobegiralea", udalaren eta herritarren arteko zubia

Erabiltzailearen aurpegia maiderlop 2014ko ots. 17a, 08:00

Udalak auzobegiralearen figura sortu du herritarren eta administrazioaren arteko komunikazioa errazteko. Ekimena duela hilabete batzuk jarri zuten abian. 

Helburua, auzo-bileretan herritarrek udal administrazioaren lanen eta zerbitzuen inguruan egiten dituzten proposamenak bideratzea da; auzobegiralea iritzi hauek jasotzen dituen erreferentziazko pertsona bihurtuz. 

Udalak auzobegiralearen figura sortu du herritarren eta administrazioaren arteko komunikazioa errazteko. Ekimena duela hilabete batzuk jarri zuten abian. 

Helburua, auzo-bileretan herritarrek udal administrazioaren lanen eta zerbitzuen inguruan egiten dituzten proposamenak bideratzea da; auzobegiralea iritzi hauek jasotzen dituen erreferentziazko pertsona bihurtuz. 

Ana Izquierdo Udaleko parte hartzeko arduradunak dioenez, auzobegiraleak “politikarien papera osatzen du, auzo-batzarren ordezkariekin komunikazio zuzena ezarriz”. Gainera, pertsona horrek auzo bati buruzko iritziak edo informazioa eman nahi duen edozein herritarrarentzako hurbila izan beharko du. Auzoetako batzarretako ordezkariekin lehenengo bilera izan ondoren udalak honelako pertsona bat behar zuela adostu zen”, esan du Izquierdok. 2013ko azarotik Parte Hartze Herritarra eta Udal Gardentasunerako zerbitzu bat abian da udaletxeko lehenengo solairuan. Horregatik, udaleko parte hartzeko teknikariaren lanari auzobegiralearena batu zaio. Hortaz, Izquierdo izango da Amurrioko auzobegiralea.

Auzobegiralearen zereginak 

Auzobegiralea udalaren eta herritarren arteko komunikazioa errazteko sortu den figura da, baina beste gauza asko ere egiten ditu. Hala, bere zereginen artean honako hauek daude:

  • auzoetan egiten diren bilerak prestatu eta dinamizatzea
  • jardueren garapena ikusteko auzoetara ohiko bisitak egitea
  • auzoen ordezkariekin bilerak egitea eta behar izanez gero, jardueren garapenen inguruko iritziak jasotzea
  • sei hilero lanen egitearen inguruko txostena idaztea
  • orokorrean, Udalaren eta auzoen arteko ordezkaria izatea

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide