Amurrioko udalak, hil honen 11, 12 eta 13.ean, gaurtik etzira bitarte alegia, hainbat bilera gauzatuko ditu herriko zenbait talderekin gazte-lonjen inguruko ordenantza berria aurkezteko. Bilera hauek arratsaldeko 19:00etan jazoko dira aipaturiko egunetan Katekesi aretoan. Gaurkoa bizilagunei egongo da zuzendua, biharkoa gazteei eta, azkenik, etzikoa lonjen jabeei.
Honako bilera hauek 2012an hasitako prozesu luze baten azken urratsa dira, urte horretan ekin baitzion udalak arestian aipaturiko kolektiboekin biltzeari.
Dagoeneko araudiaren testua bukatu dute. Eder Sanchez zinegotziak azaldu bileren asmoa dela herritarrei bere ezaugarriak argitzea.
Udalak iragarri zuen puntuen bitarteko sistema ezarriko duela gazteek aisialdirako erabiltzen dituzten lonjak arautzeko.