"Ez ditugu itxi nahi, gazte-lonjen fenomenoa positiboa dela uste dugu"

Aitor Aspuru Saez 2014ko ots. 12a, 19:26

EDER SANCHEZ (Amurrio, 1981) zinegotzia da Amurrioko EAJko Udal Taldean eta gazte lonjen araudiaren inguruko prozesu partehartzailea bukatutzat emateko kolektibo ezberdinekin bilerak antolatu ditu. Araudiari buruz mintzatu da.

Hasi dituzue gazteen lonjen inguruko araudiaren inguruko aurkezpenak egiten, ezta?

EDER SANCHEZ (Amurrio, 1981) zinegotzia da Amurrioko EAJko Udal Taldean eta gazte lonjen araudiaren inguruko prozesu partehartzailea bukatutzat emateko kolektibo ezberdinekin bilerak antolatu ditu. Araudiari buruz mintzatu da.

Hasi dituzue gazteen lonjen inguruko araudiaren inguruko aurkezpenak egiten, ezta?

Prozesu baten amaieran gaude. Prozesuarekin hasi ginen duela urte eta erdi luze. Eragina duen hiru kolektiboak aintzat hartuta batzarrak antolatu genituen eta zirriborroa partekatu genuen. Bilerak izan ziren erabiltzaileekin -hau da, gazteekin-, auzokideekin eta jabeekin, alegia.

Orain testu finala dugula itzuli gara beraiei zertan datzan azaltzeko.

Atzo, asteartean, auzokideekin elkartu ginen eta haien kezka zaraten kontua zen.

Azaldu genien nola emango diegun irteera arazo horiei: bitartekaritza zerbitzuaren bidez. Auzokideak eta erabiltzaileak elkartu behar dira konponbide batera heltzeko. Zaratarekin harremana duten arazoei aurre egiteko.

30 edo 35 auzokide inguru bildu ginen eta nere ustez nahiko pozik joan ziren, behingoz tresna bat dugulako.

 

Bitartekaritzak nola egingo du lan?

Berreskuratuko dugu bitartekaritza zerbitzua. Uste dugu martxoaren hasieran martxan egongo dela. Aurreko bitartekaritza zerbitzuaren antzekoa izango da. Bitartekaria egongo da eta berak jarriko ditu auzokideak eta gazteak harremanetan.

Hori ez da udal teknikari baten edo udaltzaingoaren lana izango.

 

Geratzen diren bileretan zer aurkeztuko da?

Gaur daukagu gazteekin bilera. Haien kezka, entzun dugunaren arabera, da araudi honen helburua zein den jakitea. Batzuek uste dute lonja batzuk edo guztiak itxi nahi ditugula. Eta hori ez da egia. Azken finean, guretzat fenomeno hau oso positiboa da.

50 lonja inguru ditugu erroldaturik. Errolda ez da guztiz fidagarria, baina udaltzainen laguntzari esker egin dugu. Gazteek non mugitzen diren identifikatu dugu.

Eta horren ostean lonjaz lonja pasa ginen jakiteko zer nolako kezkak zituzten. Hori guztia duela urte bat eta erdi egin genuen. Eta bide batez gonbidatu genituen araudiaren zirriborroa aurkezteko.

Garai horretan ikusi genuen ehuneko handi batek, %90 inguruk, oso ondo funtzionatzen duela. Eta horregatik fenomenoa guretzat oso positiboa da.

Baina horretaz gain badaude 4, 5 edo 6 lonja inguru nahiko gatazkatsuak direnak. Eta eragiten dituzten elkarbizitza arazoei irtenbidea bilatzeko ez genuen tresnarik.

 

Zeintzuk izango dira tresna horiek?

Tresna nagusia bitartekaria izango da. Kexaren bat jasotzen dugun bakoitzean sistema hori jarriko da martxan. Alde biak harremanetan jarriko dira eta egiaztatuko da egia den edo ez aurkeztutako kexa.

Salaketara jo baino lehen bitartekaritzara joko dugu. Sinisten dugulako hori dela tresna garrantzitsuena arazoak saihesteko.

Puntu sistemari dagokionez, hasiera batean lonja bakoitzak 5 puntu izango ditu. Eta arau-hauste bakoitzarekin puntuak kenduko zaizkio. 1, 2 edo 3.

Elkarbizitzan egiten diren urratze horiek arinak badira puntu 1 edo 2 kenduko zaizkie gehienez. Arazoak larriagoak badira, irainak edo gauza okerragoak, ondorioak latzagoak izango dira.

Dena den, aipatzekoa da auzkide askok ez dakitela haien azpian gazteek erabiltzen duten lonja bat dagoenik. Horregatik esaten dugu fenomeno positiboa dela hau.

 

Jabeekin ere elkartuko zarete?

Bai, araudia egin baino lehen gazteak sakatzeko bitartekoa ziren. Saiatzen ginen beraiek bitartekari lanak egiten eta arazoak ekiditen. Baina horrek ez du funtzionatu jabe batzuk herrikoak ez baitira eta ezinezkoa izan zaigu haiekin harremanetan jartzea.

Jabeei esango diegu gutxieneko azpiegitura batzuk eduki behar dituztela. Komunak izan behar dute kanpoan txisak eta bestelakoak egin ez ditzaten, horren inguruan gatazkak sortu baitziren aspaldi.

Elkarbizitzarako gida onartu zenean eragin positiboa nabaritu zen. Gehienek komuna eta su-itzaltzailea zuten. Eta kontu elektrikoak ere ondo zeuden.

Hori da jabeek argi behar dutena. Hori eta kontratu baten beharra. Estimatu dugu 300.000 euroko diru kopurua mugitzen duela lonjen alokairuen harira eta hori aitortu behar dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide