Administrazio Euskara Plana onartu dute Udal Osoko Bilkuran

Erabiltzailearen aurpegia Angela Rico 2014ko ots. 8a, 10:05

Urtarrilaren 30ean hurrengo bost urteak arautuko dituen Administrazio Euskara Plana onartu zen udal osoko bilkuran. Administrazioaren barruan euskararen presentzia eta erabilera handitzen lagunduko duen plana da. Izan ere, euskara-planaren helburu nagusiak erabilera areagotzea eta normalizazioan eragitea dira.

Modu horretan Euskara Planak erakundeak hainbat urteren buruan lortu nahi dituen ardatzak, helburuak, eremuak eta egitekoak biltzen ditu.

Egun Udalean dagoen langilegoaren %70ak egiaztatuta dauka lanpostuari dagokion hizkuntza eskakizuna. Euskara teknikariaren esanetan “erronka nagusia egungo datuak eta portzentaiak hobetzea izango da, idatzizko ekoizpenean ahalegin berezia jarriz”.

Planak hainbat berrikuntz jasotzen ditu. Esate baterako, plan espezifikoak jarriko dira martxan langilegoaren artean euskararen erabileran eragiteko asmoz..Departamentuko %80 euskalduna bada, “atal elebiduna” izeneko plana aurrera eramango da eta euskaldunen portzentaia txikiagoa den departamentuetan “mikroplanak”. Beraz, ezagutza mailaren arabera, langileek eragin-gune batean edo bestean parte hartuko dute

Mendigurenek adierazi bezala Planak harrera txukuna izan du. Izan ere, aurreko plangintzaldiarekin alderatuz aldea nabaria da, langilegoak parte hartzeko asmo argia ageri du eta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide