EUKENE ALDAI (Amurrio, 1995) Apdema elkartean laguntzen du nahiz eta oso gaztea den. Une garrantzitsuak bizi izan dituela horri esker esaten du askotan eta gaurko elkarteak ekintza anitz antolatu ditu Amurrio Antzokian.
Zertan datza antolatu duzuen ekintza?
Apdema familiek osatzen duten elkartea da. Bere helburua da arazoak dituzten pertsonen alde edo bereziak diren pertsonen alde egitea.
Eskainiko dugun filman ikusiko dugu Amurrio eta Laudioko bost gazteen esperientzia. Pelikulan kontatuko dute bere lan pertsonala eta beraien historia Done Jakue bidean.
Orain dela 7 urte hasi ziren horrekin Apdemako gazte batzuk eta iaz amaitu zuten. Finean haien historia, lana, harremanak jasotzen du pelikulak.
Jarduera nagusi baten baitan kokatzen da ekintza hau ezta?
Bai, orain dela 8 urte gutxi gorabehera Apdemako gazte batzuk Nafarroara joan ziren
Done Jakueko erromesak bisitatzera eta haiekin lan egitera.
Oso ondo pasa zuten, asko gustatu zitzaien esperientzia eta ondorioz haiek proposatu zuten bidea egitea.
Apdema elkartetik gauzak eta bidea prestatu zuten eta horrela sortu zen proiektua.
Amurriotik 6 gazte atera ziren baina bakarrik 5 bukatu zuten.
Eta zu nola hasi zinen Apdeman laguntzen?
Egia esanda aurten hasi naiz laguntzen. Nire senideak betidanik egon dira Apdeman sartuta. Nire neba jaio zenetik, gutxi gorabehera duela 20 urte. Nire nebak down sindromea du.
Beraz, betidanik egon naiz saltsa horietan sarturik. Amurrion eta ingurutan ekintzak egin direnean parte hartu dut.
Beldur apur bat nuen baina animatu nintzen eta primeran pasatzen dut. Esperientzia ikaragarriak izan ditut, Apdemako jendea oso berezia baita.
Maitasunez beteko jendea eta gauza asko ikasten ditugu haiengandik.
Eta zuk bezala, norbaitek lagundu nahi badu, nora jo behar du?
Amurrion egoitza dugu. Dena den, hasteko esan behar dut ez dudala uste hau lan bat denik. Azken finean, bakoitzak bere burua betetzeko modua da. Ondo pasatzen duzu, une bereziak bizi izaten dituzu... Egiten duguna ez da lana.
Amurrioko lokalean egoten gara gehienetan eta hilabetearen arabera ekintza ezberdinak egiten ditugu. Adibidez, Olentzeroren bisita izan genuen abenduan, zinemara joaten gara, ekainean Apdemako jendeak herriko bazkaria antolatzen du...
Oso gauza erraza da eta animatzen dut jendea parte hartzera.
Apdeman egotearen ondorioz gauza garrantzitsuak bizi izan dituzu, zein izango litzateke inportanteena?
Amak esan zidan probatzeko, bertan lagunak egingo nituela... azken finean jendea laguntzen duzu. Zure buruarekin ondo sentizen zara eta beraiekin une bikainak igaro ditut.
Berez irailean hasi nuen eta bakarrik lau bileretan parte hartu dut. Larunbatero egoitzara joaten naiz arratsaldean eta pasa den hilean adibidez Errege Magoekin egotea egokitu zitzaidan. Nolabaiteko jaialdia egin genuen, jendeak ematen dituen gauzekin Apdemako ume eta gazteei opariak egin genizkien.
Bukatzeko, gogoratuko duzu gaurko zer prestatu duzuen?
Bai, Amurrion Antzokian arratsaldeko 19:00etan eta gauza ugari egongo dira. 202 minutuko filma emango dugu eta gero gazteek kontatuko digute haien esperientziak eta gero talde dinamika izango dugu. Jendeak galderak egin ahal izango ditu gazteek eta begiraleek erantzun ditzaten.
Udalak ere omenaldia egingo du eta ezuste gehiago egongo dira, adibidez bertsolariak.