Amurrioko herrietatik erdigunera joateko bi autobus-linea daude, eta Udalak adierazi du bere horretan mantenduko dituela. Izan ere, Udalaren asmoa da gutxieneko mugikortasun-aukerak bermatzea erdigunetik urrunen dauden Batzar Administratiboetako herritarrei. Horretarako, bada, 3.800 euro bideratuko ditu, eta CuadraBus enpresa arduratuko da zerbitzua emateaz. Linea bakoitzak, beraz, 1.887 euroko kostua izango du.
Autobus-zerbitzua ostiral goizetan eskaintzen da, Amurrion azoka egiten den egunean, hain zuzen.
Esan bezala, bi linea daude. Bata Baranbiotik abiatzen da. Lezaman bi geldialdi egiten ditu —La Casillako bidegurutzean eta Bidekon—, eta Larrinben bat.
Beste autobusa Tertangatik irteten da, eta Delikan, Artomañan, Alorian, Lekamañan eta Saratxon gelditzen da. Bi lineetako autobusak 9:30ean abiatzen dira, eta 13:00etan itzultzen dira Amurriotik.