Aldaiko gasolindegia lekuz mugitzeko hiru proposamen aztertzen ari da udala

Erredakzioa 2014ko ots. 3a, 08:31

Herriko hirigintza antolatzeko plan orokorraren barruan Aldaiko gasolindegia lekuz aldatzeko hiru proposamen agertu dira. 2009tik ari da udala zerbitzuaren kokapena aztertzen. Aurreratu dutenez, errepide nagusien saretik gertu jarri nahi dute, etxebizitza eremuetatik aldentzeko.

Herriko hirigintza antolatzeko plan orokorraren barruan Aldaiko gasolindegia lekuz aldatzeko hiru proposamen agertu dira. 2009tik ari da udala zerbitzuaren kokapena aztertzen. Aurreratu dutenez, errepide nagusien saretik gertu jarri nahi dute, etxebizitza eremuetatik aldentzeko.

Izan ere, Amurrio inguruetan gaur egun bi gasolindegi daude: herri erdikoa -Aldai kalean dagoena- eta Lezamakoa. Aukeren artean atera diren lekuak Saerin jatetxearen inguruko bi eremu eta Zabaleko biribilgunea dira. Hau da, Amurriotik Laudiora ateratzeko dagoen azken biribilgunea.

Gasolindegiaren geroa

Trantsizioa egiten den bitartean, baina, ez dituzte lanpostuak kolokan jarriko. Erabaki irmoa izan arte zabalik mantentzeko apustua egingo dute. Gero, gasolindegiko langileekin akordio batera iristen saiatuko dira, zerbitzuak sortzen dituen lanpostuak mantendu nahi dituztelako.

Gaur egun gasolindegia kokatuta dagoen tokian zer egin ere zehaztu dute: Dionisio Aldama eta Aldai kaleak lotuko dituen biribilgune bat.

Amurrioko hirigintza antolatzeko plan orokorra parte hartze prozesu baten bidez egiten ari da udala.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide