Apymcak, Amurrio Bidean-ek eta Udalak osatutako batzordeak Aztarna Etnografia Elkarteari aurtengo Urrezko Guk saria ematea erabaki du. Saria martxoaren 29an emango dute Amurrio Antzokian 20:00etan herritarrei irekita dagoen gala batean.
“Gure herriko bizimoduak, tradizioen erak eta ohiturak, eta eskualdeko kultura eta ondarea sustatzen, zabaltzen eta ikertzen, kulturaren aldeko lanak egiteagatik” dio batzordeak. Horrez gainera, sari-emaileek Aztarnak kaleratutako aldizkariak, “Amurrioren historia 1900-1050” liburua, 3.000 piezas osaturiko Erreforrean dagoen bilduma eta museo birtuala nabarmendu nahi izan dute aipamen honekin.
Aztarna Elkarte Etnografikoa 1998 urtean sortu zen herriaren bizimodua eta tradizioaren usadio eta ohiturak ikertzeko, eskualdeko historia eta ondare kulturala sustatzeko eta hedatzeko, edota egiten diren ikerketak argitaratzeko, besteak beste.